Apirilak 30an Jai Batzordea bilduko da

Apirilaren 30ean, asteartean, Jai Batzordea egiteko deialdia luzatu du Udalak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da kultur aretoan. Gai-zerrenda: aurreko aktaren onarpena, Mendekosteen prestaketa eta norberak lekarkeena. Etzi, Furgobaratzak egingo du Baratze Parkera apirileko bisita, urteko lehena, 18:00etatik 19:30etara.