Gabonetako musika programa zabala izango da aurtengoan ere

M.P. LEZO.

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolaren Gabonetako agendaren barruan, bihar astelehenak 24, 'Hator- Hator kantatzera' kalejira Euskal Herria Plazatik irtengo da eguerdiko 12.00etan.

Pixka bat geroago, 12.30ean, Gurutze Santuaren Plazan (euriarekin Karlos Saldise plazan) 'Kanta Dezagun!' ekitaldia ospatuko da.

Bestalde, abenduaren 27an, osteguna, 17.30ean, Sutargi Abesbatzak kontzertua emango du Oiartzungo Petra Lekuona Egoitzan. Azkenik, urteari amaiera emateko, urtero bezala, hilaren 31n, urte amaierako kalejira 'Koplak kantari' Gabonetako ekintza ospatuko dute. Ekintza irekia da eta parte hartu nahi duen guztia, gonbidatua dago Lezoko herrian zehar kopla zaharrak kantatzera.

Oporrak eskolan

Beste alde, gogoarazi, Gabon oporrak, urtarrilaren 7a arte dira, beraz, Musika Eskola itxia egongo da ordura arte.

 

Fotos

Vídeos