Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute asteazkenean Herriko plazan

GARAÑO OIARTZUN.

Datorren asteazkenean, hilak 19 arratsaldeko 19:00etan izango da Euskaraldiaren aurkezpena Doneztebe plazan. Bertan, herriko hamaikakoa aurkeztuko dute eta Euskaraldiaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Azarora bitarte egingo diren ekimen, publizitate kanpaina, lanketak... aurkeztuko dizkiete herritarrei eta bertan parte hartzeko deia egingo diete. Oiartzungo hamaika enbaxadore ere aurkeztuko dituzte, haiek izango baitira herriko euskaraldiaren irudi. Herriko hamaika pertsonako zerrenda horretan daudenak lehen bultzada emango diote euskaraldiari eta ingurukoen artean ere zabaldu beharko dute euskaraldiaren berri.

Euskaraldia Euskal Herri osoan azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ekimen bat da. Euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu nagusia eta 16 urtetik gorako herritar guztiei egin zaie deia bertan parte hartzeko. Aho bizi eta belarri prest irudiak egongo dira berriro ere, pasa den urtean Oiartzunen egon ziren bezala.

Formakuntza saioak

Pasa den asteazkenean, hilak 12, hainbat herritar elkartu ziren Udaletxeko pleno aretoan Euskaraldiari forma ematen jarraitzeko. UEMAko bi kide etorri ziren eta formakuntza saio bat jaso zuten euskaraldiaren inguruan. Zer den ongi azaltzeaz gain, aho bizi eta belarri prestak nor izango diren, haien zereginak zein diren... azaldu zuten.

«Oso saio dinamikoa izan zen eta ederki pasatu zuten bertaratutakoek. Orain horien guztien lana izango da herritarrak formatzea eta euskaraldirako ahalduntzea». Formakuntza saio horien datak kaleratuko dituztela adierazi dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos