Borrar
Zitueneko arduradunak Orereta Ikastolako zuzendariarekin.
Zituene, herriko pasta-lantegi ekologiko eta artisaua, eta Orereta Ikastola elkarlanean

Zituene, herriko pasta-lantegi ekologiko eta artisaua, eta Orereta Ikastola elkarlanean

Datorren ikasturtetik aurrera, Ikastola Zitueneko pastarekin ere ariko da lanean

M.P.

ERRENTERIA.

Sábado, 15 de junio 2019, 01:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurtengo ikasturtea bukatzear den honetan, Orereta Ikastola jarria da datorren urteko erronkei begira. Erronka nagusienetako bat sukalde eta jangelarena izango da. Izan ere, Ikastolako jangela guztietarako otorduak Añabitarteko sukaldean bertan prestatuko dira (orain arte eta gaur gaurkoz Añabitarteko bazkariak soilik prestatzen dira bertan). Horri behar bezala erantzuteko, aurrerapausoak emango dira janariaren garraiatzean eta sukaldeko lan-taldean. Horrez gain, orain arte egin bezala, etxeko otorduak ahalik eta osasungarri, orekatu eta iraunkorrenak izateko lanean jarraitu nahi dugu.

Horiek horrela, Zituene herriko pasta-lantegi ekologiko eta artisauarekin elkarlanerako lehen pausoak eman ditugu, datorren ikasturtetik aurrera, bertako pasta freskoarekin ere lanean hasteko.

Bertako ekonomia sustatzeko eta lekuko hornitzaileekin lanean aritzeko ahalegina egiten du Ikastolak. Horrez gain, pasta-lantegiaren izaera kooperatiboa eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen alde egiten duen apustua ere babestu eta hauspotu nahi ditugu. Horregatik, aukera eta lankidetza interesgarria zein garrantzitsua da guretzako Zituenerekin hasitako bidea.

Elikadura ikuspegitik, azpimarratu, lekuko eta garaiko lehengaiekin eta herriko lantegian bertan lanean aritzen dela Zituene, eta horrek produktuaren kalitatea bermatzen duela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios