Borrar

Errenteria

Zintzilik irratiak Taupada Fest! jaialdian parte hartuko du

Hilaren 29an izango da Mogambo aretoan, eta sarrerak hamar euroko prezioa izango du

Martin Sansinenea

errenteria.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:56

Zintzilik irratiak Taupada Festen parte hartzea erabaki du azken aldiz. Lehenengoa 2014ko otsailean izan zen. Eta noski, azken hau Mogambo areto autogestionatuan izango da ere bai.

Aurten Zintzilik irratia bere 40. urtemuga ospatzen ari da, eta Taupada Fest!ek ere zenbaki borobila du ere bai, hamargarrena. Ez da ezer berezirik egingo, orain arte egin dugunaren jarraipena baizik, aitortzen dute Zintzilik Irratitik. «Gure publikoarentzat interesgarria iruditzen zaigun 4 talderen kontzertua, ondoren guretzako hain kuttuna den DJ-arekin musika tarte bat, gure zozketa iruzurtia, irratiko eta taldeen material postuak, eta Zin-tzilik eta Mogamboko jende jatorraren konpainia», aitortu dute Irratitik.

Jaialdia, hilaren 29an izango da Mogambo Aretoan, eta sarrera hamar euroko prezioa izango du.

Bestalde, eta agur bat izanik, Zintzilik Irratiak eskerrak eman nahi izan ditu. Urte luze hauetan hau guztia aurrera atera ahal izateko talde leial bat izan dugu, edizio bakoitzean beti laguntzeko prest egon dena. «Barran, sarreran, kartelen diseinuan, kartelen pegadak, bazkari eta afariak prestatzen, teknikan, muntaketa eta bilketan... urte hauetan irrati libreari lagundu dion ezinbesteko lana eginez».

«Etapa hau ixteko ordua iritsi dela pentsatu dugu, ziurrenik beste batzuk irekiko dira, baina nekeak eta monotoniak inertziaz zerbait antolatzera behartu aurretik, nahiago izan dugu hau azken taupada izatea» azpimarratu dute.

«Baina norbaiti benetan eskerrak eman behar badizkiogu, edizio hauetan modu desinteresatuan parte hartu duten musika talde guztiei eman behar dizkiegu, instrumentuak ekarriz eta eszenatokira igoz dena emateko. Baita kontzertuen ondoren gurekin izan diren DJ desberdinei ere. Eta nola ez, urtez urte bertaratu den publikoari, pixkanaka handitzen joan dena».

Bukatzeko, aipamen berezia egin diote Mogambo aretoari, «espazioa uzteagatik, pazientziagatik eta adiskidetasunagatik. Mogambok hor jarraitzen du bere filosofiarekin, beraz, inoiz baino beharrezkoagoa den espazio alternatibo baten autogestioan laguntzen jarraitu behar diogu, musikak eta zaratak inposatutakoaren aurka aurrera jarraitzeko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zintzilik irratiak Taupada Fest! jaialdian parte hartuko du