
Errenteria
Uztargi eta Goialde haurreskola publikoek hilaren 22an zabalduko dute matrikulazio epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Uztargi eta Goialde haurreskola publikoek hilaren 22an zabalduko dute matrikulazio epeaErrenteriako haurreskola publikoetan matrikulazio prozesua hilaren 22tik maiatzaren 9ra arte izango dute zabalik. Izen-ematea epe horretan egin ahal izango da, baina aurretik ateak zabalik izango dituzte herriko bi haurreskolek, familiek instalazioak hezitzaile eta gainerako langileak ezagutu ahal ditzaten.
Uztargik apirilaren 7an izango du jardunaldi irekia, 16:00etatik 18:30era bitartean. Goialdek, berriz, apirilaren 9an burutuko du, ordutegi berarekin. Ate irekiak izan arren, hitzordua eskatu beharko da bi kasuetan: Uztargin 943 512 216 telefonora deituta eta Goialden 943 520 762 zenbakira.
Matrikulazioari dagokionez, Itxaso Cruz, Hezkuntza zinego-tziak azaldu zuen moduan, «telematikoki edo presentzialki egiteko aukera egongo da». Telematikoki www.haurreskolak.eus helbidean egin daiteke. Bestalde, presentzialki honako ordutegian, egin ahalko da (ez da aurrez hitzordua hartu behar): Uztargiren kasuan, 09:30etik 11:00etara eta 13:00etatik 17:00etara eta Goialden, 12:00etatik 13:00etara.
Zinegotziak azaldu zuenez, «2024ean eta 2025ean jaio diren haurren etxeetara gutuna bidali du Udalak, familiek Uztargi eta Goialde haurreskolen eskaintza zuzenean ezagutu dezaten».
Errenteriako Udalak gogorarazi nahi izan du herrian hezkuntza eskaintza zabala eta anitza dagoela 0-2 adin-tartean ere. Aniztasun horrek ekosistema aberatsa eskaintzen du hezkuntzaren eremuan, familiaren eta haurraren beharretara ondoen egokituko den eskaintza hautatzeko aukera eskainiz. Ondorioz, «Errenteriako Udalak hautu hori herriko haurreskoletan egitera eta D eredua lehenestera gonbidatu nahi ditu familiak, eta balorean jarri nahi du haurreskolek jendartean betetzen duten funtzio hezitzaile eta soziala; zaintza garapen pertsonal eta sozialaren erdigunean jarriz», aitortu zuen Cruzek.
Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioen arabera, 0-1 urteko gelan zortzi haur daude gehienez, eta 1-2 urtekoen gelan berriz, hamahiru. Uztargin zein Goialden bi hezitzaile daude etengabe haurrekin, eta hezitzaile horiek dira haurrei jaten eman eta haurrak lotarazten dituztenak. Hezitzaileek etengabe formakuntza jaso-tzen dute, eta haur bakoitzaren mugimendu librea errespetatzen da. Bestalde, bi zentroetan ordutegia berdina da, goizeko 07:30etik arratsaldeko 16:00etara.
Goialde haurreskolan bi gela daude, eta etxeko giroa, familiartekoa, bermatzen da. Gainera, gurasoek ez dute haurra haurreskolara eramateko presaka ibili behar, aparkatzeko arazorik ez baitago.
Uztargik, bestalde, bost gela handi eta belarguneak ditu. Sukaldaria bertan dute eguneroko haurren bazkaria prestatzeko, eta janari ekologikoa eskaintzen dute bertan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.