Urte zaharreko koplak bihar ospatuko dira Ereintza Elkartearen eskutik

M.P. ERRETERIA.

Urtearen azken egun honetan, aurten ere Urte Zaharreko koplak entzun ahal izango dira herriko kale eta hainbat tabernetan. Xabier Vesga zuzendari delarik, erakutsi ohi duen umore eta biziarekin ariko da Amaia Agirre koplari lanetan Ixiar Etxarte, Maider Labaka eta Nerea Vesga trikitilarien doinuei jarraiki. Ereintzako Txistulari taldeak ohiko biribilketak entzunaraziko ditu herriko kaleetan zehar. Kantarien kopurua, urtero bezala, ugaria izango da.

Ordutegiari dagokionez, taldea osatzen dute partaideak arratsaldeko 18.00etan Ereintzaren egoitzan. Ordu laurdeneko entsaioa egin ondoren, 18.15ean punttu-punttuan kaleratuko dira. Desira, Leku Zaharra, Irrintzi, Arkaitza eta Maite tabernak bisitatzeaz gain, Mikelazulon ere ohiko saioa egingo dute, baita Olibet auzoan ere. Ilunabarreko 20:30ak inguruan emango diote amaiera Udaletxeko Kontzejupean.

Biharko saioan parte hartzeko gonbitea luzatzen die taldeak gogotan dauden gizon-emakume guztiei, animatu eta parte har dezaten.

 

Fotos

Vídeos