Telleri-Alde ikastetxeak bere fundatzailea izan zen Policarpo anaiaren eguna ospatuko du gaur

M.P. ERRENTERIA.

Gaur, Telleri-Alde Ikastetxeak, Corazonista Elkartearen fundatzailearen festa ospatuko du. Frantsesa zen erlijioso hau, XIX. mendearen hasieran Lyon-en bizi izan zen.

1903. urtean, Corazonista frantses batzuk Errenteriara etorri ziren. Betidanik hezkuntzara bideratu zuten beraien lana; hasieran Biteri kaleko 17. zenbakian, ondoren Alameda ondoko Lino lantegian eta azkenik Telleri-Alden. Aste honetan ikasle guztiek kultur ekintza desberdinak burutu dituzte gertaera hau ospatzeko.

Gaur, goizeko 9:00etan, Fatimako Ama Birjinaren Parrokian meza izango da eta ekitaldi honetan, bai eskolan baita etxean ere, hezkuntzan parte hartzen duten guztiak gonbidatuta egongo dira.

Elizkizuna bukatu bezain laster, ikasleek kirol ekintza batzuk egingo dituzte Haur eta Lehenengo Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek izan ezik.