Errenteria
Saguzarrak ezagutzeko aukera izango da hilaren 19anElkargunea Listorretako aisalekua izango da eta ekintzan parte hartzeko sei euroko prezioa ordaindu beharko da (4 12 urtetik berakoentzat)
Martin Sansinenea
Errenteria.
Martes, 16 de septiembre 2025, 20:26
Listorretako abenturen barruan, saguzarrak ezagutzeko aukera berri bat izango da irailaren 19an, ostiralarekin. Lehen saioko (irailak 5) leku guztiak bete egin ziren. Jarduera Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 19:30etan. Aiako Harria inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Lander Olasagasti adituak ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dizkigu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak.... Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena. Elkargune puntua Listorretako aisalekua izango da. Sei euroko prezioa izango du ekintza (lau 12 urtetik berakoentzat). Gainera, antolakuntzatik aitortzen duten bezela, «ezinbestekoa izango da erreserba egitea, plazak mugatuak dira eta». Horretarako 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 zenbakiak irekita daude.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión