Borrar
Adin guztietako errenteriarrak eta bisatariak elkartu ziren aurtengo sagardo egunean eguraldi kaxkarra zian arren. ARGAZKIAK BORJA LUNA
Sagardo Egunak ehunka sagardozale bildu zituen eguraldi txarrari aurre eginez

Errenteria

Sagardo Egunak ehunka sagardozale bildu zituen eguraldi txarrari aurre eginez

Goizeko 12etan hasi zen festa Foru plazan eta bertatik Zumardira pasatu zen arratsaldeko totxarekin

Martin Sansinenea

Errenteria

Sábado, 26 de abril 2025

Aurreikuspegiak bete ziren. Eguraldi txarrak protagonismo handia izan zuen atzokoan. Hala ere, ehunka lagun bildu ziren atzokoan Sagardo Egunaren festaz gozatzeko asmoz, errenteriarrak nahiz inguruko herrietatik hurbildutakoak. 12etan eman zitzaion hasiera Linon XXXVII. Errenteriako Sagardo Egunari lehen txotxarekin. Kanpaiak entzuten hasi ziren heinean, dultzaineroak, txistulariak, trikitilariak, txalapartariak, eta bertsolariak bertan elkartu ziren.

Goizeko saioan jada ehunka pertsona bildu ziren sagardoa dastatzeko. Horrez gain, egun esanguratsuaren memento polita bizi izan zen. Angel Utxak eta Gurenda Erkiziak aitortza ederra jaso zuten, Sagardo Egunaren aurkezpenean aurreratu zuten bezala. Bertan bai Utxak bai Erkiziak emozioz azaldu ziren.

Goizeko txotxa bukatu eta gero sagardozaleek jateko tarte bat hartu zuten arratsalderako indarrak hartzeko. Horretarako taloak izan ziren aukerarik gustukoena.

Angel Utxak eta Gurenda Erkiziak aitortza ederra jaso zuten, Sagardo Egunaren aurkezpenean aurreratu zuten bezala

Ohi bezala, arratsaldeko txotxa 18:00etan izan zen, Zumardian. Bertan, karpa aterpe ezin hobea izan zen sagardozaleentzat. Euskal Herriko makina bat sagardogileren azken urteko uzta dastatu ahal izan zuten hurbildutakoek. Horretaz gain, Eusko Labelen eskutik txahala erre zen. Gainera, nahiz eta eguraldia lagundu ez izan,

Dultzainero, trikitilari, txistulari, txalapartari eta bertsolariek egun osoan zehar jarraitu zuten bazterrak girotzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagardo Egunak ehunka sagardozale bildu zituen eguraldi txarrari aurre eginez