Borrar
Gaztaño auzoko jaiak ostiralean hasiko dituzte bizilagunek. GORKA ESTRADA

Errenteria

Piratak protagonista izango dituen jaiak biziko ditu Gaztañok asteburuan

Larunbatean hasiko dira auzoko festak Martitxuren Abordatzearekin, eta larunbatean mozorro afari herrikoia egingo dute

Martin Sansinenea

Errenteria

Miércoles, 11 de junio 2025

Prest dago Gaztaño aurtengo auzoko jaiak ospatzeko. Aurten ere momentu bikainak bizitzeko osagai guztiak izango ditu. Ostiraletik igandera bitartera musika, kultura eta gastronomia batuko dira.

Ostiralekoa egun ezin hobea izango da. 18:00etan Pontx Pailazoaren 'Bisitari' ikuskizunarekin hasiko dira. 19:00etan momentu esanguratsuenetako bat biziko dute auzotarrek Abordatzearekin. Bertan auzoko trikitilari eta buruhandiak egongo dira ere.

Lehenengo gaua hasi baino lehen, Iratxo Iurriaren irekiera izango da 20:00etan eta patata tortila txapelketa egingo dute 20:30ean. Atseden apur bat hartu ondoren rockak Gaztañoko kaleak hartuko ditu. The iiingles, Mala Ruina eta Ahuntzak Gaztañorocken izango dira. Bestalde, rock-a amaitzerakoan Zabala Enea II Portuan DJ Txatxis izango da, eta Bukagaitz Itsontzian berriz, DJ Gusturika.

Paregabea izango da larunbata

Lehenengo eguna berezia izan arren, herritarrek indarrak gorde beharko dituzte larunbaterako. 10:30ean Gaztañoko XII. Krossa egingo dute. Aldi berean, haur-krossa ere egingo da, baina indarrak berreskuratzeko pintxo-potea izango da amaitzerakoan.

Kirolarekin jarraituz, txirrindularien ginkana izango da auzoan. Partaideek euren txirrinda eta kasko eramango dute. Arratsaldeari begira, nola ez, mus txapelketa izango da Bukagaitz Ontziaren barnean 16:00etan. Aldi berean, Emakumeen pala txapelketa egingo dute.

17:00etan, auzoko gazteek denbora bikaina izango dute Altxorraren bila egitasmoan parte hartzen. Ondoren, musikak hartuko ditu auzoko kaleak Bixkor Txarangarekin.

Bestalde, gaua mozorro eta afari herrikoiarekin hasiko da. Aurtengo jaiak piraten tematika izango dute, beraz, gaiarekin zerikusia dituzten mozorrak jantzi beharko dituzte.

Musikari begira, Aingura, Arrisku eta Banana Shake izango dira Zabala Enea II gunean. Bestalde, 01:00etan DJ Bull izango da aurten ere Gatzañoko jaietan. Urtero bezala plaza dantzatzen jarriko du artistak.

Iganderako egitarau bikaina eskainiko du jai batzordeak. Ohiturarekin jarraituz, toka eta bote txapelketa izango da. Bestalde, aurreko gauaren nekea arintzeko, 14:00etan gazte izandakoen bazkaria izango da Bukagaitzen. Arratsaldeari begira, apar festa izango da giroa freskatzeko. 17:00etan izango da. Jaiei amaiera emateko 18:30ean Gaztañotik mundura izeneko ekimena antolatu dute. Bertan, herrien arteko elkartasuna adierazteko bidai gastronomikoa prestatu da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Piratak protagonista izango dituen jaiak biziko ditu Gaztañok asteburuan

Piratak protagonista izango dituen jaiak biziko ditu Gaztañok asteburuan