Errenteria
Otxote topaketak kantuz beteko ditu igande honetan Errenteriako kaleak
Secciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Otxote topaketak kantuz beteko ditu igande honetan Errenteriako kaleakBueltan da. XIV. Errenteriako Otxote Topaketa izango da igande honetan Niessen Elkarteak antolatuta. Aurtengoan Bergarako Alai Berri, Hondarribiko Kanta Cantemus Korua, Trintxerpeko Illunbe eta Donostiako Easo arituko dira kanuan. Bestalde, Errenteriako Karnaba izango da berriz, urtero bezala.
Alberto Mendigutxia, Niessen Elkarteko eta Karnabako kideak azaldu zuen bezala, «Easo, emakumeek osatutako taldea da, eta iaz izan zuten emanaldiarekin txundituta geratu ginen, horregatik haien presentzia errepikatu nahi genuen».
Zentzu honetan, pozik azaldu zen Mendigutxia. Emakumeen Otxoteak lortzea «zaila» baita. Izan ere, «gizonezkoak aurkitzea ez da lan erraza, baina emakumezkoak oso urriak dira», azpimarratu zuen. Gauzak horrela, Errenterian emakumezkoez osatutako bi otxote izango dira. Easorekin batera, Kanta Cantemus Korua izango da lehen aldiz.
Halaber, aurkezpenean nabarmendu zuten Illunbe otxoteak abestuko duen abestietako bat, 'Iruten erromerian', igande honetan estreinatuko dela primizian, Josu Elberdin zuzendariak topaketarako konposatu baitu berariaz. «Aukera ezinhobea da horrelako esperientzia bat bizitzeko, eta benetan eskertuak gaude Elberdirekin gugan pentsatzeagatik», azpimarratu zuen.
Eskertuta agertu zen Mendigutxia babesle eta kolaboratzaileekin. «Gugan konfiantza duten enpresa guztiei oso eskertuta egon behar gara, beraiekin lan egitea erreza da-eta».
Otxoteen beste helburu bat da kantua aspergarria ez dela ikusaraztea da. Izan ere, Mendigutxiak azpimarratu duenez, «badira kantua eliza batean kantu gregoriano bat entzuten egotearekin lotzen dutenak, baina hori horrela ez dela ikusaraziko diegu».
Era berean, errenteriar guztiei gerturatzeko deia egin dute; izan ere, topaketa honen helburuetako bat kantua kalera ateratzea eta abesbatzen kontzertuetara joateko ohiturarik ez duten pertsonengana hurbiltzea.
Topaketa Madalena ermitan hasiko dira 12:00etan. Ondoren, urtero bezela, herriko taberna ezberdinetatik igaroko dira. 12:30etik 13:30era izango da gutxi gorabehera. Aurten Bite, Maite, Aralar, Gamon 14, La Bodeguita, Iñaki, Aker eta Bixigarrin aurkituko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.