Errenteria
Ostiralean amaituko da kartel erakusketa Xenpelar EtxeanMadalenak 2025ko kartel iragarlea eta haurren kategoriako irabazlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea bihar, asteazkena, bilduko da
Martin Sansinenea
Errenteria.
Lunes, 26 de mayo 2025, 20:47
Xenpelar Etxean Madalenetako XXXIX. Kartel Lehiaketan kategoria orokorreko eta haurren kategoriako aurrez hautatutako lanak erakutsiko dituen erakusketa hilaren 31n itxiko ditu bere ateak. Beraz, aurkeztu diren kartelak ikusi nahi dituzten pertsona guztiek presaka joan behar dute bertara ostirala baino lehen. Erakusketa arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita.
Madalenak 2025ko kartel iragarlea eta haurren kategoriako irabazlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea asteazkenean bilduko da. Lan hauen artean ere Herri Saria jasoko duen lana aukeratuko da, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute gaur arte. Bi sarien berri bihar asteazkena, bertan emango da.
Horrela, herriko jaiak hasi dira lehen sarituak izaten. Izan ere, kartel irabazlea Arantxa Otegiri gehituko zaio, edizio honetan omendua izateko aukeratua izan dena. Otegi zehazki izendatu badute ere, proposamena egin dutenek bere pertsona eta irudia baliatu nahi izan dute herriko baserritarrak oro har aintzatesteko.
Erabakia hartu duten herritarrek hiru argudio nagusi nabarmendu dituzte aintzatespena erabakitzeko garaian. Hain zuzen ere, aniztasuna, lan ixilaren bidez herriari egindako ekarpena eta Otegiren kasuan emakumeen ekarpena aipatu dituzte euren erabakia udal alderdi politikoei azaltzerakoan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.