Errenteria
Orereta Ikastolako udalekuetan izen emateko epea maiatzaren 13an amaituko daSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Orereta Ikastolako udalekuetan izen emateko epea maiatzaren 13an amaituko daMartin Sansinenea
errenteria.
Sábado, 10 de mayo 2025, 21:01
2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu aurten ere Orereta Ikastolak. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte, goizez. 2 urteko haurrak Ikastolak Esmalterian duen egoitzan egongo dira. Bestalde, Haur Hezkuntza 3. mailatik Lehen Hezkuntza 3. mailara artekoak, Añabitarten eta zaharrenak (Lehen Hezkuntza4 eta Lehen Hezkuntza 6 bitartekoak), berriz, Ikastolaren Linoko eraikinean. Zentzu honetan, ikastolatik adieratzen duten moduan, «nahi duten familia guztiei (ez Ikastolakoei bakarrik) zuzendutako eskaintza da, eta izena emateko epea irekita dago datorren maiatzaren 13ra arte». «Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea eta hori hezkuntza formalaren osagarri izatea dira Orereta Ikastolako udalekuen helburuak. Haurren behar, nahi, jakin-min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara lanean», adierazi dute Orereta Ikastolatik.
Azkenik, informazio gehiago eskuratu nahi duenek oreretaikastola.eus/udalekuak-2025 webgunean aurkituko ditu xehetasun guztiak. Gainera, izen emateak webgune berdinean egiteko aukera ere badago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.