Urgente Norris acaba con el reinado de Verstappen

Orereta Ikastolak Gau Beltza antolatu du beste urte batez urriaren 31 ilunabarrerako

Herritar orori festan parte hartzeko gonbita luzatu diote, non hainbat eragilerekin batera egingo dute Kalabazaren Bidea

Iker Castaño

errenteria.

Miércoles, 26 de octubre 2022, 22:57

Beste urte batez, hirugarren urtez zehazki, Orereta Ikastolak Gau Beltza antolatu du urriaren 31 ilunabarrerako herriko hainbat eragilerekin batera (Lau Haizetara euskaltzaleon topagunea, Amulleta danbor kofradia, Ereintza dantza-taldea, Herri Arte Eskola, Urdaburu Mendizale Elkartea, Kontari abesbatza eta Zituene). Kalabazaren Bidea iluntzeko 19:30ean abiatuko da Santa Klara kaletik eta herriko hainbat karriketatik pasa ondoren ordubete inguru, Lehendakari Agirre plazan amaituko den sorpresaz betetako bidea izango da. Herritar orori festan parte hartzeko gonbita luzatu diote, etxeko trapu eta arropa zaharrekin mozorrotuta.

Publicidad

Kalabazaren gurdiarekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzan zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean, mozorrotuta, uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea egingo da.

Emankizunak ibilbidean zeharreko hainbat txokotan zein amaieran ikusi ahal izango dira. Ikuskizunak bukatuta, suzko zezenaren jirabirekin, Beldurren Eltzean izuak errez eta kalabaza pastelak janez bukatuko da gaueko festa.

Lehiaketa

Gau Beltza eta Euskararen Eguna lotzeko asmoz, Ikastolak IV. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu du. Lan guztiak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira eta bukatzean beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira.

Herriko DBHko ikasleek eta 16 urtetik gorako beste edozein herritarrek ere parte hartu ahal izango dute ekimenean. Abenduaren 2ra arte lanak aurkezteko epea dago.

Irabazleen izenak abenduaren 21ean jakinaraziko dira. Informazio gehiagorako https://oreretaikastola.eus/ekitaldiak/iv-beldurrezko-mikroipuin-eta-ikus-entzunezkoen-lehiaketa/ estekan sartu behar da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad