Errenteria
Orereta Ikastolak antolatutako udalekuetan izena emateko epea, irekitaSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Orereta Ikastolak antolatutako udalekuetan izena emateko epea, irekitaMartin Sansinenea
errenteria.
Martes, 6 de mayo 2025, 19:58
2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu aurten ere Orereta Ikastolak. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte, goizez. 2 urteko haurrak Ikastolak Esmalterian duen egoitzan egongo dira. Bestalde, Haur Hezkuntza 3. mailatik Lehen Hezkuntza 3. mailara artekoak, Añabitarten eta zaharrenak (Lehen Hezkuntza4 eta Lehen Hezkuntza 6 bitartekoak), berriz, Ikastolaren Linoko eraikinean.
Gainera, txikien adinaren arabera, espezio ezberdinak ez ezik, eskaintza ere desberdina izango da. Bi urteko ikasleek Udatxiki izeneko eskaintza izango dute. Udalekuez ulertzen dena, kontzeptua bera, egokitzea erabaki dugu, eskaintza adin honetako haurren beharretara gehiago moldatzeko. Begiraleak hezitzaileak dira, Haur Hezkuntzako ikasketak dituzte, eta urteak daramatzate gurekin lanean. Udalekuetako programazio zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokitzen dira.
Bigarren adin multzoari dagokionez, Eman Hegoak izeneko programan egongo dira. Añabitarten, mendialdean, egongo dira haurrak. Naturagune eta azpiegitura aproposak ditu Orereta Ikastolak bere Añabitarteko gunean, eta horiez gozatuko dute haurrek udalekuetan. Horrez gain, bestelako irteera eta txangoak egitea ere aurreikusten da.
Azkenik, helduenak, kirol, ekintza eta irteera anitzak eskainiko dira, udaleku aktiboak izango dira hauek. Gai ezberdinak landuko dira astero eta horri lotutako ekintzak egingo dira egun horietan.
Zentzu honetan, ikastolatik adieratzen duten moduan, «nahi duten familia guztiei (ez Ikastolakoei bakarrik) zuzendutako eskaintza da, eta izena emateko epea irekita dago datorren maiatzaren 13ra arte».
«Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea eta hori hezkuntza formalaren osagarri izatea dira Orereta Ikastolako udalekuen helburuak. Haurren behar, nahi, jakin-min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara lanean», adierazi dute Orereta Ikastolatik.
Azkenik, informazio gehiago eskuratu nahi duenek oreretaikastola.eus/udalekuak-2025 webgunean aurkituko ditu xehetasun guztiak. Gainera, izen emateak webgune berdinean egiteko aukera ere badago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.