Errenteria
Oier Guillanek gaur aurkeztuko du 'Aztitza' Noski! liburudendanMartin Sansinenea
errenteria.
Miércoles, 18 de junio 2025, 20:28
Oier Guillanek'Aztitza' (Susa-EHAZE) liburu berria aurkeztuko du gaur Noski! liburudendan arratsaldeko 19:00etan. Asier Sarasolarekin batera Barraskiloa piezaren irakurketa dramatizatua egingo du egileak, eta, ondoren, izango diren hamaika gonbidatuek galdera «deseroso» bana egingo diote, bakoitzak liburuko pieza banaren inguruan. Hortaz, gaurkoa aukera zoragarria da egilearen lana eta liburuaren xehetasunak ezagutzeko.
Zentzu honetan, obraren gainean egileak dioenez, «posibilitateak interesatzen zaizkit. Jakitea beste mundu posible batzuk daudela, horrekin konformatzen naiz». Haimaika testuz osatutako liburua «idazketa pertsonal batetik datoz». Gainera, idatzi dituen testuak zeharkatzen dituen hitzik badago, hau «elkartasuna» dela adierazi zuen Guillanek. «Eta hori izateko lehen urratsa enpatia da», azaldu zuen zuen.
Gaurkoa ez ezik, Guillanek beste aurkezpen batzuk emango ditu Oarsoaldean. Zehazki, uztailaren hiruan izango da Oiartzunen, Oiartzungo Post-Etxea eta Ehuntze espazioetan, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldia Loaren defentsan piezarako Ananda Berasartek egindako argazkien proiekzio musikatuarekin hasiko da, Postetxea espazioan. Ondoren, Ainhoa Alberdik butoh dantzarekin lotuko ditu kaletik bi espazioak. Azkenik, Ehuntze espazioan egileak irakurketa dramatizatua egingo du, Imanol Ubedak sortutako Aztia antzezlaneko kanta batzuen bertsio akustikoez lagunduta.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.