Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Errenteria

Oiartzo Ikastola ezagutzeko ate irekiak izango dira apirilaren 1ean

M. S.

errenteria.

Jueves, 20 de marzo 2025, 21:05

Oiartzo batxilergo-ikastolak familientzako ate irekien saioa antolatu du apirilaren 1ean 17:30ean, batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea ireki berritan (martxoaren 31tik apirilaren 11ra artekoa izango da azken hori). Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua hartzea.

Oiartzok batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen ditu, osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz. Horrez gain, Oiartzon ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete aukerako gaiak, modu guztiz askean. Oiartzoren hezkuntza-proiektuaren eta bestelako informazio praktikoaren gaineko xehetasun gehiago www.oiartzoikastola.eus webgunean topa daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oiartzo Ikastola ezagutzeko ate irekiak izango dira apirilaren 1ean