Errenteria
Mintzapraktikan izena emateko epea ireki du Lau Haizetara elkarteakM. S.
errenteria.
Viernes, 7 de febrero 2025, 19:39
Zabalik da Mintzapraktikan izena emateko epea. Ekimen honen bidez, euskara praktikatu nahi duten 5 edota 6 pertsona ekartzen dira eta euskaldun zahar batek edota euskara maila altua duen batek, laguntzen die.
Praktika hau astean behin egiten da, ordu betez edo ordu t'erdiz. Helburua euskaran jariotasuna lortzea eta euskara praktikatzea da, gune eroso bat baliatuz. Ordu hori lagun giroan igarotzen du taldeak, akatsekin kezkatu gabe aritzeko leku bat da. Egitasmoa doakoa da eta interesdunaren ordutegietara moldatzen da.
Antolatzaileek adierazi dute momentu honetan mintzalaguntzaileen faltan daudela eta euskaldun zaharrak zein euskara maila altua dutenak animatu nahi dituzte parte hartzera. Izena emateko zein edozein zalantza argitzeko Lau Haizetara elkartera jo daiteke astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, edo 613 254 904 telefono zenbakira deituz.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.