Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mintzalagun talde bat herriko taberna batean bilduta. ARIZMENDI
Mintzalagun ekimena edo nola ikasi euskara kafe baten inguruan

Mintzalagun ekimena edo nola ikasi euskara kafe baten inguruan

Lau Haizetara Elkarteak bultzatuta, taldeka euskaraz mintzatzako proposamen honetan parte hartzeko epea zabalik dago jadanik

MIKEL PÉREZ

ERRENTERIA.

Sábado, 21 de septiembre 2019, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mintzalagun ekimena jende berria jasotzeko prest dago berriro. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak sustatuta, ekimen honek urteak daramatza (2001tik) euskara ikasten ari diren eta erabiltzeko aukerarik ez duten errenteriarrei bultzada ematen.

Mintzalagun taldeetan lau edo bost pertsona biltzen dira -normalean euskara ikasten ari direnak- eta mintzalaguntzaile euskaldunzahar batekin formatu ez-formal batean, adibidez tabernetan, hasten dira edozein gaiez hitz egiten kafe baten inguruan. Normalean ordu bat edo ordu eta erdi bat elkarzten dira astero, baina lagun talde bat bihurtzea gerta liteke denbora gehiago euren artean inbertituz. «Talde bakoitzak autonomikoki funtzionatzen du. Parte-hartzaileei fitxa bat betetzeko eskatzen diegu eta gero mailaren arabera taldeak osatzen ditugu», azaltzen du Xixiliok, Lau Haizetarako kideak.

Gainera, ikasturtean zehar ekimen gehiagotan hartzen dute parte (txangoak, afariak, mintzodromoak eta abar) talde ezberdinen artean harremanetan jarriz. Pertsona bat hainbat taldetan sartua egotea ere gerta liteke. Hori da Maiteren kasua, hiru taldeko parte-hartzaile beteranoa. «2012an hasi nintzen euskara ikasten euskaltegian, baina azkenean egin nahi nuena gehiago mintzatzea zen eta horrek esfortzua, dirua eta denbora eskatzen du -dio Maitek-. Mintzalagun ekimena probatu eta oso giro atsegina aurkitu nuen. Jendea etortzera animatuko nuke, ez dira damutuko», eransten du Maitek.

Horrez gain, ikasturte honetan mintzalaguntzaileen bila dabiltza. «Ez da irakasle bezala aritzea. Zure ezagutzak eta gomendioak emanez, elkarrizketan ere parte hartzea besterik ez da. Noizean behin beste mintzalagutzaileekin ere bildu beharko litzateke ideiak jasotzeko eta iritziak partekatzeko», dio Xixiliok.

Era berean, udaleko euskara sailarekin beste berrikuntza batean ere lanean ari da ikasturte honetan. «Asmoa da Udal liburutegiak talde desberdinen irakurketa saioak hartzea», azatzen dute Lau Haizetara elkartetik.

Nola parte hartu?

Ikasturtea berehala hasiko da eta parte-hartzaile berrien izen ematea (beteranoek modu atonomo batean berrietsiko dute) hasiko da urriaren 1ean. Parte hartzeko, fitxa batzuk bete behar dira galdera batzuk erantzunez (euskara maila, ordutegien lehentasuna, etab.) eta fitxa horiek Lau Haizetarako bulegoan (Pablo Iglesias Hiribidea, 11) jaso behar dira astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Hasteko, lehenengo epea urriaren 1etik 15era egongo da zabalik baina urte osoan zehar egongo da ekimenean sartzeko aukera. Mintzalaguntzaile papera hartzea nahi izanez gero, era berean jokatu behar da ñabardura hori esanez.

Halaber, Udal liburutegi eta euskaltegian eta AEKn informazio gehiago eskuratu daiteke. Baita ere, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteari deituz (943 34 01 43) esandako ordutegi berean.

«Ekimenaren azken urratsa euskaraz hitz egitea da munduaren kontra», Xixiliok berak esaten duen bezala. «Batzuei eta besteei, eskerrik asko Lau Haizetaratik eta aldez aurretik euskararen alde onena emateagatik», bukatzen du euskararen aldeko borrokalari nekaezin honek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios