Borrar
'Bengo' Lino Gunean izango da igandean gaueko 22.00etan. ARIZMENDI
Errenteria

«Madalenetan jotzeko proposamenak ilusio handia egin zidan, nire bigarren herria bezala delako»

Oiartzungo gaztea pozik dago bere ibilbidearekin, «musikaz gozatzen», eta igandean 22.00etan Linon oso kontzertu «familiarra» espero du Aitor Bengoetxea 'Bengo' 'Break' dantzaria eta abeslaria

Iker Castaño

Errenteria

Asteazkena, 20 uztaila 2022, 00:08

Comenta

Bihar Madalenak hasiko dira eta kontzertu eskaintza oparoa izango da hainbat lekuetan, baina gazteen artean bat, nagusiki, gorriz borobilduta dago. Aitor Bengoetxea 'Bengo'-k (Oiartzun, 1997) eskainiko duena Lino gunean igandean gaueko 22.00etan. Pandemia «kantak sortzeko» erabili zuen eta '4Taupada' diskoa publikatu ondoren, agertokietan bueltan da «gogo handiz». Bere ibilbide gozoa ez da azaltzen denbora librean egiten duen lan eta maitasunik gabe.

–Gehienek ezagutzen zaituzte, baina nola deskribatuko zenuke zeure burua?

–Aitor Bengoetxea naiz, Oiartzungo gazte bat, musika eta dantza munduan aritzen naizena. Horretaz aparte, irakasle naiz Irunen.

–Hasiera hasieratik, gogor zapaltzeko asmoa zenuen?

–Egiten genuena disfrutatzeko, aldiz. Zortzi urte daramatzat musika sortzen, baina aurretik egiten nuen guztia nere kontura izaten zen, musika sortu eta sarera igotzen nuen lagunek ikusteko asmo hutsez.

–Zein da zure pentsamoldea?

–Gauza bat gustatzen bazaizu, egin. Jendeak entzutea edo ez, ez dago gure esku.

–(...)

–Egia da gero modu natural batean jotzen duzunean jendea zure musikarekin identifikatu egiten dela.

–Eta nola lortu duzu arrakasta hori?

–Nire ustez gauzak era natural batean egiteagatik da. Jendeak ikusi du nere musikan bere burua isladatuta. Soinuarengatik den edo erritmoarengatik den, galdera hori nire musika entzuten duenarentzat da.

–Pandemiak eragin handia izan du abeslariengan eta zuk aprobetxatu zenuen nolabait...

–Hala da. Kasu honetan, '4 Taupada' diskoa nire gelan idatzi eta grabatu egin nuen pandemia garaian. Denbora librea kantak sor-tzeko erabiltzen nuen eta gutxi gehiago. Horrela ibili nintzen.

–'Denbora' abestia gehien entzuten dena da, zer adierazi nahi duzu?

–Kanta hori pandemia garaian idatzi nuen, hasieran, konfinamenduan. Orduan, garai nahiko zaila zen eta kointziditu zuen Bartzelonara bizitzera joan nintzela urte batez. Han idatzi eta grabatu nuen 'Denbora' kanta. Hor isladatu nahi nuena herrirako buelta zen. Askotan uste dugu herritik atera nahi dugula baina gero faltan botatzen da eta bueltatzen garenean pozik gaude. Azkenean gure lekua bezala da. Sentimendu horiek adierazi nahi izan nituen.

–Kanta hori ez da faltako igandean Madalenetan.

–Ez, je je. Hori eta beste batzuk.

–Nola sortu zen Madalenetara etortzeko ideia?

–Proposatu egin zidaten. Oso pozik nago. Azkenean nik batxillergoa Koldo Mitxelenan ikasi nuen eta gurasoak errenteriarrak dira. Ilusio pila bat egin zidan, batez ere Errenteria nire bigarren herria bezala delako.

–Hemen gazteek zure kontzertuaz besterik ez dute hitz egiten. Zer suposatzen du horrek zuretzat?

–Poza, ilusioa. Jendearen babesa hor dagoelako azkenean. Horrek indarra ere ematen dizu gauza gehiago egiteko. Esan dudan bezala, Errenteriako jende asko ezagutzen dut eta ingurukoa ere bai. Aurpegi ezagun asko ikusiko ditudan kontzertu bat izango da.

–Kontzertuaz, zer espero duzu?

–Errenteria leku berezi bat da, beti joaten naiz bertara parrandan. Batez ere, ni ondo pasatzen saiatuko naiz eta nire ustez, ondo pasatuz gero, besteek ere ondo pasako dute. Familiarteko kontzertu bat izango da, espero dut jende guztiak gu bezain beste gozatzea.

– Etorkizunari begira, helburuak eta mugak jartzen dituzu?

– Ez, garrantzitsuena lana egitea da. Orain baliabide gehiago ditugu eta gauza politagoak eta landuagoak egiten ditugu. Denborak eta jendeak esango du noraino iritsi.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Madalenetan jotzeko proposamenak ilusio handia egin zidan, nire bigarren herria bezala delako»

Errenteria: «Madalenetan jotzeko proposamenak ilusio handia egin zidan, nire bigarren herria bezala delako»