Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Taberna berean batzen dira astero.
«Lotsak alde batera utzi eta lagun berriak egiteko aukera bikaina da»
Errenteria

«Lotsak alde batera utzi eta lagun berriak egiteko aukera bikaina da»

Mintzalagun ekimenak ia hogei urte darama errenteriarren artean euskararen erabilera, normalizazioa eta sustapena bultzatzen |

MIKEL PÉREZ

Domingo, 10 de marzo 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mintzalaguna. Hitz berak irakurtzean ekimenaren esanahia edonork ulertu dezake. Azken finean, proiektu honek, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak sustatuta, urteak daramatza (2001-tik) euskara ikasten ari diren eta erabiltzeko aukerarik ez duten errenteriarrei bultzada ematen. Euskararen normalizazioan, motibazioan eta sustapenean egiten du lan egunero.

Mintzalagun taldeetan lau edo bost pertsona biltzen dira -normalean euskara ikasten ari direnak- eta mintzalaguntzaile euskaldunzahar batekin formatu ez-formal batean, adibidez tabernetan, hasten dira edozein gaiez hitz egiten kafe baten inguruan.

«Azkenean, euskara ikasten ari diren pertsonek ordu bat edo ordu eta erdiz beldurrak ahaztea eta besterik gabe hitz egitea da helburua», definitzen du Gorkak, Lau Haizetarako kidea.

Era berean, ez dago Mintzalagun talde formatu zehatz bat. Pertsona batek talde bat baino gehiagotan parte hartu dezake eta, nahiz eta udan ekimen honek atsedena hartzen duen, ikasturte osoan zehar kide berriak elkartzen jarraitzen dute. Ordutegia eta lekua talde bakoitzak erabakitzen du. «Normalean, lanegunetan jende gehiago biltzen gara, asteburuetan familiarekin egoteko denbora da eta», azaltzen du Xixiliok. Berak mintzalagun talde ugarietan mintzalaguntzaile bezala aritzen da, ia egunero.

Talde hauetako batean, Xixilioz gain, Begoña, Ainhoa, Lourdes eta Maite elkartzen dira astero, Zuzen tabernan kafe aitzakitzat jarriz. «Ni orain dela bost urte hasi nintzen baina ez dut gogoratzen nola hasi zen. Norbaitek kalean edo euskaltegian honen berri eman zidan», dio Maitek, taldeko beteranoena. Gainon-tzekoak duela gutxi gorabehera urtebete elkartu ziren, soilik hilabete batzuk daramatzan Begoña izan ezik. Bera euskaldun zaharra da baina azken urteotan bere inguruan euskaraz mintzatzeko aukera galdu du, «semeakin eta ilobekin hitz egiten nuen, baina orain hazi egin dira eta denbora libre gehiago daukat niretzako», azaltzen du.

Lourdesen kasuan, «lanari esker» ekimena ezagutu zuen. «Euskara ikasi nahi nuen eta ez neukan denborarik. Kasualitatez, Xixilioren alaba irakaslea zen nire lantokian eta mintzalaguna izatea gomendatu zidan», oroitzen da.

Partehartzaileek euskara ikasteko modu ezberdin bat bezala ikusten dute, euskaltegiaren alternatibatzat jotzen. «Mintzatzea besterik ez da, eta nola gu ezberdinak garen, gai ezberdinetaz hitz egiten dugu», azaltzen du Lourdesek.

«Ez dago lan bat hor betetzeko. Etortzen zara honera eta zure bizi-tzaren inguruan hitz egiten duzu eta edozein zalantzaren aurrean, Xixilio beti laguntzeko prest dago», baiesten du Ainhoak. «Gainera, elkarrizketa hauei esker lotsak alde batera utzi eta lagun berriak egiteko aukera bikaina da».

Parte-hartzeko aukera

Nahiz eta ikasturtearen erdialdean egon, Mintzalagun ekimena jende berria jasotzeko prest dago. Parte-hartzea oso erraza da: astelehetik ostiralera 9.30etatik 12.00etara honako bi telefono zenbakietara (943 340 143 eta 679 380 450) deitzearekin nahikoa da. Gorka, ekimenaren koordinatzaileak zuen kezka eta zalantza guztiak argitzeko prest egongo da eta nahi izanez gero, Mintzalagunaren munduan sartzen lagunduko dizue konpromezurik gabe.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios