Errenteria
Leire Fernández Abetek irabazi du Lezo Jaizkibel mendi lasterketaBigarren aldia da errenteriarrak irabazten duela proba, izan ere, 15 urte zituenean jantzi baitzuen txapela lehen aldiz
El Diario Vasco
Errenteria.
Asteartea, 25 otsaila 2025, 07:37
01:18:32 denborarekin amaitu zuen Leire Fernández Abetek Lezo Jaizkibel mendi lasterketaren 14 kilometro ibilbidea. Maud Combarieuren (01:20:37) eta Maddi Marquet lezoarraren (01:21:33) aurretik.
Aipatzeko da, Fernándezek 15 urte zituela, irabazi zuela lehen aldiz lasterketa hau. Gizonezkoen sailkapenean, Ander Iñarra Olaziregi izan zen azkarrena (01:06:45). Lezoarraren atzetik, Amets Aranberri Otegi (01:07:11) eta Mattin Odriozola Ibarguren (01:08:40) sailkatu ziren.