Kilometroak 2023 festaren harira, hainbat ekitaldi prestatu dira aste honetan
'Paperezko hegoak' dokumentala proiektatuko dute gaur Niessen auditorioan
Kilometroak 2023 festak otsailaren 1ean egindako aurkezpenaren ondoren bere egitarau nagusiarekin aurrera jarraitzen du, bere 'Erriola' leloak zedarritutako bideetan, eta lanerako hiru zutoin nagusi hartuta 'Komunitatea, euskara, eta errelatoaren bidez egindako eskertza'. Aste honetan, astelehenetik ostiralera bitartean, hainbat jarduera nagusi prestatu dira 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxieraren 20. urtemuga gogoan hartuta.
Publicidad
'Eskertzaren' helburuari atxikita, euskalgintzan eta euskararen garapenean funtsezkoak izan diren gertaerak oroitu nahi dira. Aurten, urteurrenei begiratuta, badira horretarako helduleku aski sendoak. Esaterako, 2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria'. Gogora ekarri dute Kilometroak 23rako antolatu den egitarauaren barruan gertaera hura, eta euskal gizarteak eman zuen erantzuna.
Horren ondorioz, aste hontako lehenengo egunean Imanol Murua idatzitako 'Egunero behar genuen' liburuaren aurkezpena egin zen Lekuona Fabrikan, Berriarekin batera antolatutako ekitaldia izan zen. Bertan, Aizpea Otaegi, Errenteriako alkateak; Xabier Oleaga, Egunkaria auzian atxilotutako kideak; Orereta ikastolako kide ohiak eta Itziar Navarro Ikastolaren egungo lehendakariak hartu zuten hitza.
Atzo asteko bigarren hitzordu nagusia aurrera eraman zen. Orereta ikastolako ikasleek (festaren antolatzaile nagusia eta aurten 60 urten betetzen dituena) hartu zuten lekukoa. DBHko 2. mailako eta Oiartzo batxilegoko ikasleek propio aztertu dute itxiera hura zer izan zen.
Gaur, berriz, 'Paperezko hegoak' dokumentala proiektatuko dute Niessen auditorioan, 19:00etan, Samara Velte eta Josu Martinezek egina. Emanaldi hau Ozzinema elkartearekin elkarlanean antolatuko da.
Bidaia Jon Maiarekin
Biharko, gaiarekin egindako lanketa osatzeko, herriko hiru txokotan (Arkaitza, Desira eta Zuzenenen), gaiaz era 'artistiko' batean ariko dira diziplina hainbatetako artistak (Axun Ertzibengoa eta Arantxa Iraola kazetariek, Arkaitz Minerek biolinista, Joxe Mari Karrere istorio kontalaria, Ibai Maritxalar ilustratzailea eta Aitor Zorzanok eta Gema Inesek musikariak); sorkuntzarekin jantziko dituzte egunkariaren itxierari buruzko gogoetak.
Publicidad
Ostiralean, 'Kantu bat gara' ikuskizuna taularatuko dute Lekuonan, 19:30ean. Jon Maia bertsolariak bidaia bat proposatuko die herritarrei, kantez bidez. Euskal kulturaren, historiaren eta identitatearen ikuspegi berezi bat bilatzen du kantutegi honetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión