Borrar
Aran Garmendia. ARIZMENDI
 'Josiz jabetu' tailerran  izena emateko epea zabalik dago

'Josiz jabetu' tailerran izena emateko epea zabalik dago

Irailatik abenduraino egingo diren emakumeei zuzenduriko sormen-joskintza saioak dira

M.P.

ERRENTERIA.

Sábado, 7 de septiembre 2019, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Josiz jabetu' ekimena martxan jarriko da irailaren 13tik abenduaren 20ra. Errenteriako Emakumeen Etxean, Udalaren dirulaguntzaz eta Ehuna elkartearen bidez, emakumeei zuzenduriko sormen-joskintza saioak eskainiko dira, ostiralero 10:00etatik 13:00etara. Ekimena Berrehuntzen egitasmoaren barruan kokatzen da.

Saioa Tytti Thusberg diseinatzaile adituak zuzenduko du, eta Aran Erasunek nahiz Aran Garmendiak taldea dinamizatuko dute. Izan ere, arropari bestelako erabilera bat ematea, oinarrizko joskintza jakintzak jasotzea edota emakumeen arteko elkarren ezagutza eta sareak sor daitezen sustatzea ditu helburu taldeak.

Saioan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango joskintzako oinarrizko jakintzarik izatea. Lehen saioa eta nondik norakoen aurkezpena irailaren 13an izango dira Emakumeen Etxean 10:00etan. Bestelako informaziorik behar izanez gero, deitu 943 449 630 telefonora edo idatzi posta elektroniko honetara: emakumeenetxea@errenteria.eus.

Literatur solasaldiak

Jardueraz beterik dator ikasturte berria Liburutegian ere. Aurten ere, taldea osatzen bada, euskarazko literatur solasaldiak antolatuko dira, eta izena emateko epea zabalik dago irailaren 13ra arte. Saioak hilabetean behin, urritik maiatza bitarte, izango dira, 19:00etatik 20:30etara.

Informazio zabalagoa edo izena emata nahi izanez gero, e-mail bat bidaliz (biblioteka@errenteria.eus) whatsappez (647673451) edo telefonoz (943449635) harreman jarri daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios