Borrar
Itsaso Garzonek 'Argi izpien aukerak' aurkeztuko du bihar.
«Idazle hitza oraindik handiegia da, nik istorio bat idatzi besterik ez dut egin»

Errenteria

«Idazle hitza oraindik handiegia da, nik istorio bat idatzi besterik ez dut egin»

Itsaso Garzonek 'Argi izpien aukerak' bere lehan elaberria aurkeztuko du bihar Noski! liburudendan arratsaldeko 19:30ean

Martin Sansinenea

Errenteria

Miércoles, 9 de abril 2025

Lehen aldiz zerbait egitea zirraragarria da. Are gehiago, lehen aldiz norbaitek «oso garrantzitsua» den proiektu bat aurkezten badu. Hori da, hain zuzen ere, Itsaso Garzonek (Errenteria, 1983) bihar Noski! liburudendan egingo duena, 'Argi izpien aukerak' liburua aurkeztuko baitu. 19:00etan izango da hitzordua.

«Liburuan zehar gai filosofiko ugari azaltzen dira, oinarri gisa Errenterian bertan kokatzen den nire irakasle baten eta bion arteko istorio erreala hartuz» aitortzen du Garzonek. «Gure arteko erlazio berezi hori kontatzen dut bertan eta liburuan maitasunaz, hezkuntzaz edota beldurrez hitz egiten den arren, bereziki heriotzaz aritzen gara».

Gai hauek dira hain zuzen ere liburuaren gauzarik «interesgarrienak». Idazleak azpimarratu duenez, «gauza horiei buruz hitz egiteak irakurlea liburuarekin identifikatuta sentitzea eragingo du, eta hori oso interesgarria da nire ustez».

Proiektu honetan lan egiteko moduari dagokionez, Garzonek azpimarratu du «memoria handia egin behar izan dudala liburuan islatzen diren une batzuk gogoratzeko». Horren ostean, «historia osoa elkartu behar zen, baina hori ez da hain zaila izan», aitortu du.

Liburua kaleratu arren, Garzonek oraindik ez du bere burua idazletzat jotzen. Hala dio biharko aurkezpenaren atarian. «Niretzat hitz hori oraindik handiegia da, nik istorio bat idatzi besterik ez dut egin, baina oraindik ibilbide luzea geratzen zait». Horregatik, Garzon «oso eskertuta» dago Noxki! liburu-dendarekin, nire liburua aurkezteko aukera emateagatik.

Alde horretatik, oraindik ere «filosofiako irakasle» gisa ikusten du bere burua. Lan hori proiektu honekin uztartu du. «Bidean lo ordu asko utzi ditut, baina merezi izan duela uste dut», nabarmendu du ilusioz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Idazle hitza oraindik handiegia da, nik istorio bat idatzi besterik ez dut egin»