Borrar
40 arraunlariz osatutako talde sendoarekin lehiatuko da aurten itsasoan herriko taldea. SANSINENEA

Errenteria

Hibaikak aurtengo senior tripulazioak aurkeztu ditu Zumardian jardunaldi berezi batean

Dio harrobia dela indarguneetako bat; aurten bi traineruekin lehian arituko diren emakumeen eta gizonen taldeak aurkeztu ditu

Martin Sansinenea

Errenteria

Jueves, 12 de junio 2025, 20:56

Hibaika prest da denboraldi berrirako. Errenteriako Arraun Elkarteak atzokoan aurkeztu zituen Zumardian herriko bi traineruekin garaipen berriak lortzeko borrokan arituko diren emakumeen eta gizonen taldeak.

Aurten arraunlarien aurkezpenean Duintasuneko pentsiodunak izan dira gonbidatuak. Omenaldi polita egin zieten arraunlariek. Aurkezpenaren zati bat pentsiodunei egindako borrokagatik eskerrak emateko izan zen. «Paladaz palada ari dira hileko lehen astelehenero elkarrekin arraunean, sare sendoa josita olatuak hartzen, eta itsaskirrian zein itsaso zakarrean lemazain trebe direla jarri dute agerian», adierazi zute Hibaika Arraun Elkartetik.

«Harrobitik hasita»

40 arraunlarik osatuko dituzte bi traineruetako taldeak: 21 arituko dira gizonezkoan eta 19 emakumezkoan

«Txikitik ari da Hibaika, umiltasunetik, herria egiten egunero, Errenteriaren izena kirolarekin, lanarekin, eta konpromisoarekin lotuta, harrobitik seniorretara» aitortu zuten elkartetik. Izan ere, hori da Hibaikaren indarguneetako bat. Harrobia. Errenteriako Arraun Elkartea gazteekin lanean hasten den klub horietako bat da, eta, ondoren, lehen taldean amaitzen dute.

Bestalde, «ohorea da Hibaikarentzat aurtengo denboraldia Duintasunaren eskutik egitea, zuen gerizpean handitzen joatea, eta ziur izan, bizi ibilbideak eman dizuen eskarmentua», goraipatu zen.

Herritar asko hurbildu ziren Zumardira Hibaikako kideei babesa adieraztera. Ehunka zaleek txaloz bete zituzten plaza.

Talde bikainak izango dira

Aurkezpenean bi senior taldeetako arraunlariak egon ziren. Guztira 40 arituko dira denboraldian. 21 gizonezkoetan eta 19 emakumezkoetan. Oier Aierdi Gurpegui, Eneko Aramendia Bartolome, Itzurun Aristi Zarate, Aratz Bergara Kortadi, Nerea Curto Velo, Javier Erro Martinez, Alejandro Fariña Roma, Adur Ferradas Aizpurua, Oier Gallastegi Rodriguez, Iraitz Lamana Lopez de Uralde, Edgar Leal Mendez, Aitor Legorburu Gomez, Anxo Murua Duran, Jose Antonio Pereira Da Silva Maia, Ander Plata Gomez, Ander Recondo Herrero, Liher Saiz Zarate, Endika Sanz Martinez, Jordi Triadu Dominguez, Ander Urtasun Osacar, Ibai Vaquero Legara izango dira gizonezken traineran.

Ane Aiestaran Etxebeste,Sofia Boscarol Orive, Nerea Curto Velo, Nerea Deobarro Corvo, June Galardi Zapirain, Amaiur Garcia Rincon, Maddi Insausti Intziarte, Maia Lasa Betelu, Eva Lopez Chafer, Aitana Marquina Garzon, June Mikeo Antequera, Itxaso Murcia Susenene, Amaiur Olaiz Ibarzabal, Nerea Orena Diaz, Usue Osa Bengoechea, Uxue Rodriguez Garcia, Elene Telletxea Yarzabal,Inge Ugarte Gartziandia, Nora Urbe Muxika arraunlariak izango dira emakumezkoen traineran.

Emakumezkoek Euskotren Liga osatuko dute eta gizonezkoek KAE-2 Liga, Iñaki Mendizabalek (emakumezkoak) eta Dani Gobjucek (gizonezkoak) entrenatuta. Gainera, gogoratu behar da hibaikako arraunlariek merezimenduzko hirugarren postua lortu zutela Euskadiko Arraun Txapelketan, eta esan zuten prest zeudela denboraldi berri baterako, ilusio handia piztuko duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hibaikak aurtengo senior tripulazioak aurkeztu ditu Zumardian jardunaldi berezi batean

Hibaikak aurtengo senior tripulazioak aurkeztu ditu Zumardian jardunaldi berezi batean