Borrar
Las diez noticias de la jornada
Irekita dago jada izena emateko epea.

Errenteria

Hibaika Arraun Elkarteak ikastaroak antolatu ditu gazteak kirolera gerturatzeko

Ikastaroak 2012. urtean edo aurretik jaiotako haurrei eta gazteei zuzenduko dira, eta uztailaren 14tik 18ra bitartean egingo dituzte

Martin Sansinenea

errenteria.

Lunes, 19 de mayo 2025, 20:52

Aurten ere arraun ikastaroak antolatu ditu Hibaika Arraun Elkarteak. Hori horrela, arrauna gertutik ezagutu eta kirol gisa probatu nahi dutenek aukera izango dute kirolera gerturatzeko. «Ez da beharrezkoa aurrez ezagutzarik izatea», aitortu dute elkartetik.

Ikastaroak 2012. urtean edo aurretik jaiotako haurrei eta gazteei zuzenduko dira, eta uztailaren 14tik 18ra bitartean eskainiko dituzte, 09:30etik 12:30era, eta hiru ordukoak saioak izango dira.

Izena emateko, hibaika.com webgunean sartu behar dute interesdunek eta bertan dagoen galdetegia erantzun. Informazio gehiagorako, berriz, info@hibaika.com posta elektronikora idatzi beharko dute.

«Hibaka Arraun Elkartetik haur eta gazte guztiak animatu nahi ditugu arrauna lehen eskutik ezagutu, eta probatzera».

Zozketa berezia

Bestalde, Hibaikak Arraun Elkartetik «mariskada baten zozketa antolatu dugula jakinarazi nahi diegu herritarrei» gogorarazi dute. Zozketarako txartelak salgai daude dagoeneko bi euroan, Errenteriako La Parra eta Argi tabernetan, Rosmi saltokian eta Trintxerpeko Santamaria arrandegian. Senior arraunlariek ere badituzte zozketarako txartelak salgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hibaika Arraun Elkarteak ikastaroak antolatu ditu gazteak kirolera gerturatzeko

Hibaika Arraun Elkarteak ikastaroak antolatu ditu gazteak kirolera gerturatzeko