Herriko aiton-amonentzako emanaldia prestatu dute Orereta ikastolako ikasleek

M.P. ERRENTERIA.

Orereta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek 'Baga, Biga, Higa' euskal ahozko literaturan oinarritutako emanaldia prestatu dute herriko erretiratuentzako eta aiton-amonentzako.

Bihar izango da emankizuna Niessen aretoan, eguerdiko 12:00etan. Ordubeteko iraupena du ikuskizunak eta sarrera doakoa izango bada ere, gonbidapena beharko da emanaldira sar-tzeko. Gonbidapenak ikastolan, Koldo Mitxelena plazako bulegoan daude eskuragarri (bulego-ordutegia: 15:30-17:30).

'Baga, Biga, Higa' obra euskara klaseetako ikasturteko bigarren unitateari lotuta prestatutako lana da. Hala, balada zaharrez, maite-kantuez, kopla zaharrez, betsolaritzaz, poesia sinbolikoaz zein sozialaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek biharko zuzeneko emanaldian.

Ikastolako ikasleek euskara eta euskal kulturaren transmisioarekiko konpromisoa landu eta gauzatzea da helburua, abestuz, errezitatuz, antzeztuz zein dantzatuz.