Borrar

Errenteria

Haurren eta gazteen eguna izango da gaurkoan Zamalbiden

Txupinazoa, apar festa, mus txapelketa eta afaria izango dira gaurko egitarauko protagonistak

Martin Sansinenea

errenteria.

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:10

Asteburu bikaina izango da Zamalbide-Bentako bizilagunentzat. Herriko beste auzoek bezala, egun handia izango dute gaurkoan. Goiz-goizetik izango da festa auzoan, eta protagonismoa gazteentzat izango da. Goizeko 10:30ean izango da txupinazoa eta hortik aurrera festa ez da geldituko. Txupinazoaren ondoren, haur jolasak eta puzgarriak izango dira Perurenako Auzolan frontoian. 13:00etan amaituko da haur bazakariari hasiera emateko Auzolan Elkartean. Horrekin, egunaren lehen zatiari amaiera emango zaio.

Arratsaldeari begira, behin eta atsedenaldi motz bat hartu eta gero, mahai jokoak eta txapak egiteko tailerra izango dira Auzolan pilotalekuan. 15:00etatik 17:00etara izango da. Tarte horretan, ZB Encounter (bideojoko zaleen topaketa) izango da auzo elkarteko lokalean. Aldi berean, mus txapelketa izango da Auzolan Elkartean 16:00etatik aurrera.

Eguraldiari begira

Zamalbide-Bentako jaiak eguraldiari begira egingo diote. Hala ere, Euskalmeten arabera ez du euririk egingo. Zentzu honetan, «goizean lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira, baina giro eguzkitsua izango da egunean zehar».

Hortaz, badirudi apar festa egiteko aukera izango dutela bizilagunek frontoiaren kanpoaldean. Abixatzen duten bezela, «bainujantzia eta oinetakoak ekarri beharko dira».

Apar festa bukatzerakoan, txokolatearen txanda izango da. 18:00etan txokolatada prestatu baitute bizilagunek.

Hortik aurrera, eguneko momenturik esanguratsuena geratuko da. Afari herrikoiaz gozatuko dute Zamalbide-Bentako bizilagunek. Gainera Modestoren musikarekin girotua izango da festa. Afaria Auzolan Elkartean antolatu da.

Jaia ez ezik, Euskaraldia ere bultzatuko dute auzoan gaurko egunean zehar. Horregatik, egun guztian, Euskaraldian izen emat eta Ahobizi edo Belarriprest txapak jasotzeko aukera egongo da Auzolan Frontoian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurren eta gazteen eguna izango da gaurkoan Zamalbiden