Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Errenteria

Hama tailerra egongo da bihar Familian Jolasean programaren barruan

M. S.

Errenteria.

Jueves, 20 de febrero 2025, 20:29

Kolore eta tamaina ezberdinetako plastikozko irudiak izango dira protagonistal bihar, Familian Jolasean programaren baitan egingo den tailerrean. Saioa Jose Luis Caso aretoan izango da (Pablo Iglesias kalea, 11), 16:30etik 18:30era bitartean, eta familiek zenbait eskulan egiteko aukera izango dute.

Plazak mugatuak izango dira, gehienez 30 haurrek parte hartu ahal izango dute. Hori dela eta, izen-ematea egin eta gero norbaitek ezingo balu tailerrera joan, gazteria@errenteria.eus helbidera mezua bidalita abisatzeko eskatu dute antolatzaileek, toki hori beste norbaitek aprobetxatu ahal izateko.

Aipatzekoa da Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen dira herrian.

Programa edo jarduera honi edo izena emateko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Gazteria Departamentuarekin harremanetan jar daiteke gazteria@errenteria.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, 943 449 606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webgunean kontsultatuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hama tailerra egongo da bihar Familian Jolasean programaren barruan