Borrar
Dantzari Txiki eguna bueltan da Errenterian ohiko giroarekin. IÑIGO ROYO
Gazteek dantzaz beteko dute bihar Errenteria Dantzari Txiki egunean

Errenteria

Gazteek dantzaz beteko dute bihar Errenteria Dantzari Txiki egunean

Goizeko 11:30ean emango diote hasiera Koldo Mitxelena plazan gero herritik desfilea egiteko

Martin Sansinenea

Errenteria

Martes, 29 de abril 2025

Beste urte batez bueltan da. Maiatzaren 1ean Ereintza Dantza Taldeak antolatutako Oreretako Dantzari Txiki eguna ospatuko du Errenteriak. Egun ederra izango da, goizetik hasita arratsaldera arte herria dantzaz beteko da eta. Goizeko 11:30ean emango diote hasiera Koldo Mitxelena plazan. Ondoren, «herrian zehar desfilearekin hasiko gara. 13:30ean, amaiera emateko, Gamon Zumardian talde guztiak elkartuko gara», aitortu dute Ereintza Dantza Taldetik. Bertan, agurra, agintariaren, fandago eta arin-arina dantzatuko dituzte guztiek elkarrekin.

Arratsaldeari begira hainbat ekitaldi antolatu dira. Arratsaldeko 16:15ean trikitilariek dan-tzaldiari hasiera emango diote Gamon Zumardian. Ondoren, 16:30ean Modestoekin jarraituko da. Euria egingo balu, herriko aterpeetan dantzatuko dugu eta arratsaldeko dantzaldia Gaztañoko frontoi berrira pasako litzateke.

2025eko edizioan, Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola (Hondarribia), Udaberri (Tolosa), Zumaiako Musika Eskola (Zumaia), Zubietako Joaldunak (Zubieta) taldeek hartuko dute parte Errenteriako Herri Arte Eskolako dantzariekin batera.

Arratsaldeko 16:15ean trikitilariek dantzaldiari hasiera emango diote Zumardian gero Modestoekin jarraitzeko

Bestalde, Ereintza Dantza Taldetik «eskerrak eman nahi dizkiegu egun osoan zehar laguntzeko prest agertu den orori». Zentzu honetan, herriko elkarte gastronomikoen lana goraipatu dute. «bazkariak antolatzen lagundu dute denek». Zehazki, Gautxori, Txepetxa, Alkartasuna, Amulleta, Txintxarri, Landare, Hibaika eta Gure Toki elkarteak izan dira aurten beraien sukaldeak prest dauzkatenak. Zentzu honetan, Club Social Niessenek, laurogei pertsona baino gehiagorentzat irekiko ditu bere ateak bertan jan dezaten. Gainera, Super Amara supermerkatuak eta Sein Izarrak, antolatzaileen eskuetan jarri dituzte bere produktuak egunaz gozatzeko.

Horregatik, Ereintza Dantza Taldetik argi dute. «Biharko eguna zoragarria izango da». Hortaz, urtero bezala, «bertan parte hartzera animatu nahi dugu errenteriako eta beste herrietako biztanleria».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteek dantzaz beteko dute bihar Errenteria Dantzari Txiki egunean