Borrar
Dantza. Errenteriara hurbildu ziren ehundaka gazteek dantzaz eta musikaz gozatu zuten egun osoan zehar.
Gazteek dantzan jarri dute Errenteria

Errenteria

Gazteek dantzan jarri dute Errenteria

Gipuzkoa osotik etorritako hirurehun dantzariek eta Zubietako joaldun gazteek hartu parte aurtengo edizioan

Martin Sansinenea

Errenteria

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:11

Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola (Hondarribia)eta Udaberri (Tolosa) dantza taldeak, Zumaiako Musika Eskolako kide (Zumaia) eta Zubietako joaldun gazteekin (Zubieta), hartu dute parte Errenteriako Herri Arte Eskolako dan-tzariekin batera aurtengo Dantzari txiki egunean. Hirurehun bat lagun kalejiran ibili ziren hirian barna goizetik hasita eta plaza desberdinetan dantza eskainiz ikusle ugari ondoan zituztelarik txoko desberdinak dantzaz beteaz. Ereintza Dantza Taldeak antolatutako Oreretako Dantzari Txiki egunak arrakastatsua izan da, parte hartze aldetik eta sortutako giroari esker.

Egunari hasiera eman eta gero, Koldo Mitxelena plazan saioa eskaini zuten bertan elkartutako dantzariek euren jantzi dotoreekin. Gero, Zumardira hurbildu dira eta hilaren 15etik 25era izango den Euskaraldiari keinu egin diote. Bertan, familia argazkia egin zen euskararen aldeko ariketa erraldoiaren pankartaren atzean.

Gero, indarrak berreskuratzeko, Gautxori, Txepetxa, Alkartasuna, Amulleta, Txintxarri, Landare, Hibaika eta Gure Toki elkarteak prestatutako bazkaria dastatzeko aukera izan zuten atzo Errenteriara hurbildu ziren dantzariek.

Arratsaldean, trikitilariek dan-tzaldiari hasiera eman zioten Gamon Zumardian. Ondoren, Modestok eskainitako piezekin aritu ziren dantzan bertaratutakoek.

Egun polit honi amaiera emateko Gamon Zumardian agurra, agintariarena, fandago eta arin-arina dantzatu zituzten guztiek elkarrekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteek dantzan jarri dute Errenteria