Dantzariek euskararen egunaren harira antolaturiko ekintzetan ere parte hartu dute.

Errenteria

Euskararen egunaz gozatzeko prest

Errenteriako Udalak eta herriko zenbait eragilek egitarau zabala antolatu dute elkarlanean, azaroan ere ekimen ugari burutu dira

Iker Castaño

Errenteria

Sábado, 2 de diciembre 2023, 23:38

Beste urte batez Errenterian hainbat ekimen antolatu dira gaur, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzeko, Udalaren eskutik eta herriko hainbat eragileren laguntzarekin (Lau Haizetara, Xenpelar ... Bertso Eskola, AEK, Udal Euskaltegia, Herri Arte Eskola, Artxibategia Liburutegia, Kantujira, Badalab, Ikuska sariak, Ozzinema, Talaios koop., Zituene obradorea, Idoia Lizeaga artista, Niessen elkartea eta Oarsoaldea). Euskararen Eguna gaur bada ere, baina aurreko egunetan ere hainbat jarduera prestatu dituzte hura ospatzeko.

Publicidad

Atzo, adibidez, hiru ekimen burutu ziren. Goizean ipuin kontaketa egin zen 2-5 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Eguerdian, berriz, Gaitu ekitaldia antolatu zen, Errenteriako Udalak bultzatuta. Adimen artifizialak euskaraz hitz egin dezan sortutako proiektua da Gaitu eta horretarako ahots asko eta askotarikoak biltzen ari dira. Horretan lagundu nahi duenak Zumardira jotzeko aukera izan zuen atzo bere ekarpena egitera.

Arratsaldean, umorezko bakarrizketak, esketxak eta antzerki piezak eskaini zituen Barrexerka konpainiak Niessen Aretoan, 'Bagoiaz' izenburupean.

Kantujira herriko txistularien bandaren eskutik, herri bazkaria eta Potx pailazoaren emanaldia izango dira gaur

Gaur, Euskararen Egunaz gozatzeko asmoz, hainbat jarduera burutuko dira goizean eta arratsaldean. Hala, eguerdiko 12etan Kantujira abiatuko da herrian zehar, herriko txistularien bandaren eskutik. Ondoren, 14:00etan hasita, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan herri bazkaria egingo da, Lau Haizetara Euskaldunon Topagunea antolatuta. «Aukera bikaina izango da euskaltzaleok elkarren berri izan eta mahaiaren bueltan gozatzeko», adierazi dute Lau Haizetaratik.

Bukatzeko, arratsaldeko bostetatik aurrera, Pontx pailazoa arituko da Cristobal Gamon ikastetxearen patioan. Adin guztietako ikusleei irekitako saioa izango da.

Dena dela, Euskararen Eguna harira antolatutako ekimenak ez dira gaur bukatuko, hurrengo asteetarako beste bi jarduera antolatu baitira. Izan ere, abenduaren 8an, arratsaldeko 17:00etan, Niessen aretoan, XXVII. Xenpelar sariko finala jokatuko da. Xenpelar bertso eskola antolatuta, hiru kanporaketetatik ateratako sei bertsolariak arituko dira kantuan txapelaren bila.

Publicidad

Eta abenduaren 17an, eguerdiko 12:30ean eta Niessenen baita ere, Euskal mitologiako kondaira musikatua eskainiko da Herri arte eskolako ikasleen eskutik.

Euskararen Egunaren harira, ekimen ugari antolatu dira herrian aurreko asteetan, besteak beste, nabarmentzekoak izan dira hilaren 29ko Iratxe Retolazak hezkuntzak gazteak euskalduntzeari buruz eskainitako hitzaldia, abenduaren 2ko Gaitu erronkari buruzko informazio ekitaldia edo 'Bagoiaz' izeneko umorezko saioa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad