Euskaraldiari ongietorria eman zioten atzo Orereta Ikastolako ikasleek

Haurrek Euskaraldiarekin inplikazioa erakutsi zuten atzo./
Haurrek Euskaraldiarekin inplikazioa erakutsi zuten atzo.

Urruña, Hendaia, Biriatu eta Ziburu ikastoletako 1.300 gaztetxok 'Hartu kontrola, aukeratu rola' abestia kantatu eta dantzatu zuten ere

MIKEL PÉREZ ERRENTERIA.

'Izan Kantuz' kantu-jira ospatu zuten atzo Urruña, Hendaia, Biriatu, Ziburuko Kaskarotenea eta Orereta Ikastolek, elkarrekin Euskaraldiari ongi etorria emateko asmoz.

Atzo azoka-eguna izan zela aprobetxatuz, 11.30ean herriko zazpi plazetan zazpi euskal kanta abestu zituzten beste hainbeste taldetan banatuta. Ondoren, eguerdiko 12etan Koldo Mitxelena plazan elkartu ziren ikastola guztiak 'Hartu kontrola, aukeratu rola' Euskaraldiko abestia kantatu eta dantzatzeko. Zubiak Eraikiz ekimenaren baitan ospatu zuten festa. Egitasmo honek Urruña, Biriatu, Hendaia, Ziburuko Kaskarotenea eta Orereta Ikastolak elkarlanean sortu eta aurrera eraman duten egitasmoa da. Muga administratiboez gaindituz, ikastolen, irakasleen zein ikasleen arteko harremanak sortu eta indartzea, eta Ipar Euskal Herriko ikastolei sustengua eskaintzea izan dute xede, besteak beste.

Euskaraldia, ahobizi eta belarriprestetatik haratago, euskaldunak elkartzeko ariketa ere bada, Ipar zein Hego Euskal Herriko euskal hiztunek euskararen erabilera areago- tzeko helburuarekin ere jaio baita aurten.

 

Fotos

Vídeos