Borrar

Errenteria

Euskaraldiaren batzordeak bihar egingo du bigarren bilera

M. S.

Errenteria.

Martes, 18 de febrero 2025, 19:42

Euskaraldiaren herri batzordeak, bihar, hilak 20, bere bigarren batzarra antolatuko du. Batzarra, arratsaldeko 18:30ean hasiko dute Lau Haizetera Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.

Antolatzaileek bertara hurbildu nahi duen orori dei egiten diote. Azpimarratzen duten moduan, «oraindik ere zure parte hartzea beharrezkoa dugu». Bestalde, «2025eko maiatzaren 15etik 25era izango den Euskaraldia antolatzen martxan gaude jada, eta horren antolakuntzarako herritar eta eragile guztiak beharrezkoak dira».

Bigarren bilera honetan, «antolaketaz eta entitateen izen-emateaz hitz egingo dugu, bakoitzak egin dezakeen ekarpena baloratu eta datozen hilabeteetako egutegia landuko dugu guztion artean» adierazi dute. Horregatik, proposamenak prestatutak eramatea eskatu dute. «Elkar ikusteko helburuarekin gonbidatzen ditugu eragile ezberdinak», adierazi dute.

Azkenik, antolakuntzatik aitortzen duten bezela, «herri batzordearen hasieran agerraldia egingo dugu, martxan gaudela iragarri eta esku artean duguna herriari aurkezteko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren batzordeak bihar egingo du bigarren bilera