Borrar

Errenteria

Euskaraldiaren alde adierazpen instituzionala egin dute talde politikoek

Azpimarratu dutenez, «denok batera, mugimendua sortu eta beste pauso bat eman behar dugu euskararen erabileran»

Martin Sansinenea

errenteria.

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:07

Errenteriako Udala osatzen duten talde politikoek Euskaraldiaren harira adierazpen instituzionala egin dute. Bertan azpimarratzen den moduan, «Euskaraldiaren helburuak zabaltzeko unea iritsi da». Horregatik, «Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren iner-tziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da», aitortu dute.

Zentzu honetan, aurtengo leloari eutsi nahi diote. 'Elkar mugituz egingo dugu'. Denok batera, mugimendua sortu eta beste pauso bat eman dezagun euskararen erabileran». Bestalde, «ariketa sozialean bi parte hartze mota egongo dira. Alde batetik, herritarrak. Gutxienez euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako norbanakoek ahobizi eta belarriprest gisa hartuko dute parte, jokabide bat edo beste aukeratuz. Beste alde batetik, entitateak. Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte. Helburu nagusia entitate hauen baitako harremanetan euskararen erabilera handitzea izango da», azpimarratu dute talde politikoek.

Gainera, «ariketa sozialean parte hartuko duten entitate eta belarriprest eta ahobiziei gonbidapen gehigarri bat helarazi nahi diegu, beren egunerokoan edo jardunean euskararen erabilera areagotzeko urrats esanguratsuak eman ditzatela, lehen hitza euskaraz eginez, elkarrizketa elebidunak ahalbideratuz; azken batean, euskaraz dakienarekin euskaraz eginez».

Zentzu honetan, adierazpenean ageri den moduan, «gonbidapen honen helburua da bakoitzaren inertzia linguistikoetan aldaketa praktikoak lortzea».

Horretarako, «partaide bakoi-tzak, izan herritar edo entitate, bere buruari euskararen erabilera areagotzeko zein urrats eman dezakeen pentsatu eta Euskaraldiak irauten duen hamaika egunetan urrats hori gauzatu eta jakinaraztea nahi dugu».

Hori dela eta, udalak «Euskaraldia ekimena babesten duela eta herri bezala parte hartuko duela azpimarratzen du». Gainera, « Udalean euskararen alde urrats esanguratsuak eman eta ikusaraziko ditu», aitortu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren alde adierazpen instituzionala egin dute talde politikoek