
Errenteria
«Euskara maitasunetik irakatsi behar da»Secciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
«Euskara maitasunetik irakatsi behar da»Edozein kulturaren sustraietako bat bere hizkuntza da. Euskara da gure gizartearen oinarrietako bat. Alabaina, Errenterian bere erabilera mugatua da eta azken urteetan ez du gorantz egin. 2021eko azken kale neurketaren arabera, euskararen erabilera Errenterian % 10,9koa dela. Gaztelania % 86,4, frantsesa % 0,1 eta gainerako hizkuntzak % 2,7. Datuak 2011ko beretsuetan mantentzen dira, 2016ko neurketak gorakada bat eman zuen arren. Lau Haizetara elkartean egoeraren jakitun dira eta horregatik, hainbat ekintza burutzen dituzte euskararen erabilera areagotzeko. Aurten Euskaraldiaren beste edizio baten antolaketan sartu dira.
Maiatzaren 15etik 25era burutuko da euskararen erabilera sustatu nahi duen ariketa arrakastasua eta Errenterian, beste hainbat udalerritan bezalaxe, ekimenaren enbaxadore izango den hamaikakoa izendatu dute. Euskara geure bizitzan nola sartzen den erakusketa da helburuetako bat. Hori dela eta, hamaikako horretan profil ezberdinetako jendean dago. Alde batetik, euskara etxean jaso dutenak; bestetik, eskolan eskuratu dutenak eta azkenik, euskara urrun duten giroetan sortu diren hiztunak. Garazi Beloki, Aitor Majada eta Fadoua El Machhour hiru talde horien ordezkariak dira Euskaraldiaren hamaikakoan.
Belokiren kasuan, «txikitatik hitz egin izan dut euskaraz etxean nire gurasoekin». Aktorea eta dantzaria da Beloki, eta orain dantza irakasle lanak egiten ditu. «Esfortzu handia egiten dut nire eskolak euskaraz eskaintzeko», onartzen du. Horretako itzulpenak eginez ere ibiltzen da. «Dantzatutako antzerkietarako beste hizkuntzetatik euskarara ekartzen ditut letrak, nahiz eta hori lan handia izan, gusto handiarekin egiten dut», dio.
Aitor Majadak eskolan ikasi zuen euskaraz. «Nire gurasoekin ez dut euskaraz hitz egin eta unibertsitatean sartu nintzenean gaztelaniazko ikasketak egitea erabaki nuen, euskaraz hitz egitea gehiago kostatzen zitzaidan eta».
Erabaki okerra hartu zuela uste du orain. Hori dela-eta, «masterra euskaraz egiten ari naiz, eta nabaritzen dut nire maila hobetzen doala». Ikasketetatik kanpo, Majadak lan bikaina egiten ari du euskararen alde hizkuntza protagonista ez den leku batean, sare sozialetan. Bertan, beste hizkuntzetako abestiak euskaratzen ditu.
Hau guztia «euskara bultzatzeko eta zabaltzeko intentzioarekin egiten dut, eta momentuz bidea asko disfrutatzen ari naiz», baieztatzenen du Majadak.
Fadoua El Machhouren kasua bestelakoa da. «Zortzi urte nituela iritsi nintzen Euskal Herrira, eta lehen momentu batetik euskara ikasi nuen». Zentzu honetan, azpimarratzen du «ez dut inoiz euskara inposaketa bat bezala ikusi».
Lehen momentutik, «euskara maitasunetik irakatsi didate, eta uste dute hori izan dela gakoetako bat». Gaur egun, arabierako klaseak ere ematen ditu. «Ume txikiei ematen dizkiet klaseak, eta nire helburuetako bat da euskara ahal dudan heinean sartzea». Horretarako, «adibide erakargarriak jartzen ditut, ikasleek euskara gauza polit batekin identifikatu dezaten».
Zentzu honetan, arabierako klaseak ematean, «asko kostatzen zait ume txikiei euskara ez irakastea». Aitortzen duen bezala, «hemen jaio diren pertsonak izanik, nire ustez euskara ikasi beharko lukete eta».
Hiruak euskal hiztunak izanik, hizkuntzak «hainbat mehatxu dituela» uste dute. Haietako bat, Majadak aitortu bezala, «gu geu gara». Bere kasuan, «azaldu dudan bezala, lotsa ematen zidan euskaraz hitz egitea banekielako ez nuela oso ondo hitz egiten». Hala ere, «pentsatzen dut hor arazo bat dagoela. Nire kasuan, euskara erabiltzen hasi nintzen heinean konturatu nintzen pentsatzen nuena baino askoz hobeto hitz egin ahal nuela».
Iritzi horrekin ados daude Beloki eta El Machhour. Azken honek, bestalde, beste mehatxu bat dagoela ere uste du. «Nire kasuan ez bezala, kanpotik datozen askok ez dakite euskaraz, eta horrek ondorioz, hizkuntzaren erabilera jaisten du». Horregatik, «pentsatzen dut esfortzu bat egin behar dugula».
Mehatxuak mehatxu, aukera berriak daude euskarara gerturatzeko. Lehen telebista, ipuinak, eta irratiak zeuden bezala, gaur egun sare sozialek protagonismoa dute. Hortaz, asko daki Majadak, eta dioen moduan, «uste dut sareek aukera onak eskaintzen dituela hizkuntzara hurbiltzeko» Berea ekoizle lana da, sareetan bideoak partekatzen ditu eta. Hala ere, bai El Machhour bai Belokik uste dute «sareek euskararekin beste harreman mota bat izateko aukera eskaintzen dutela». Hala ere, hiruek argi dute lan asko dagoela esparru horretan egiteko, «gaztelaniako nahiz ingeleseko edukiak askoz gehiago dira eta».
Horregatik guztiagatik, Majada, Beloki eta El Machhour-ek argi dute. «Euskaraldian parte hartzea eta bere hamaikakoaren irudi izatea gauza oso polita da. Inork ez du espero halako gauza baterako deitua izatea, baina argi dago ezinbestekoa dela Euskaraldia gehitzea», aitortu dute.
Horregatik, maiatzaren 15etik 25era bitartean, «jende guztia animatzen dugu gu bezala parte hartzera».
Publicidad
Imanol Troyano | San Sebastián, Izania Ollo (gráficos) | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (gráficos)
Elene Arandia | San Sebastián
Izania Ollo | San Sebastián
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.