Euskal Eskola Publikoko Komunitatearen kafe-tertulia bat egingo da

M.P. ERRENTERIA.

Ekainaren 2an Errenterian egingo den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan, herriko ikastetxe publikoetako egungo kideen nahiz kide ohien arteko topaketa bat egingo da abenduaren 1ean. Hitzordua Merkatuzarren izango da, 11etatik 13etara, eta helburutzat izango du bizipenak elkarbanatzea eta eskola publikoaren herriko errelato partekatua eraikitzea.

Euskaraldia

Bestalde, Euskaraldiari ere ekarpen xumea egin nahi dio Euskal Eskola publikoaren Komunitateak ekimen honen bidez, eta ahobiziz eta belarriprestez bete nahi dituzte mahai inguruak, euskarak eskola publikoan duen garrantziaren gaia jorratzeko, besteak beste.

Ekintzan parte hartzeko, izena eman beharra dago, https://eepkomunitatea.blogspot.com helbidean, eta horretarako azken eguna azaroaren 16a izango da. Hortaz, ikas komunitateko kide diren edo izan diren guztiak gonbidatuta daude abenduaren 1eko kafe-tertulian horretan parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos