Borrar
Urgente Asesinan a una congresista demócrata y a su marido en su casa y disparan y dejan herido a un senador en Minnesota

Errenteria

Eskaintza berezia izango dute Errenteriako museoek bihar

M. S.

errenteria.

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:10

Aurten ere, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Errenteriako museoek jarduera bereziak eskainiko dituzte biharkoan.

Maiatzaren 18an Gipuzkoako Erroten IV. Eguna ere ospatuko da. Hori dela eta, Fanderiako Errotara doako bisita gidatuak egongo dira. Ordutegiak honako hauek izango dira. 10:30ean eta 12:30ean euskarazko bisitak, eta 11:30ean gaztelaniazkoa. 13:30etik 14:00etara sarrera librea izango da. Plaza mugatuak. Erreserbak, turismoa@oarsoaldea.eus edo galemysfanderia@gmail.com egin ahal izango dira.

Bestalde, ate irekien eguna antolatu du Jantziaren Zentroak goizeko 11:00etatik 14:00etara. Kapitain-etxera hurbiltzen den edonork lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa iraunkorra doan ikusteko aukera izango du. Erakusketa iraunkorra ikusteko azken aukera izan daiteke, izan ere, hiru aste barru, ekainaren 8an, 2024-2025 erakusketa amaitu egingo da.

Lehen solairuan M/Boda erakusketak, 16 ezkongai-jantziren bidez, 1840-1988 urteen artean emakumezkoek ezkontzarako erabili duten jantzia eta moda nola aldatu den ikus daiteke. Bigarren solairuan, XVIII mendetik 1950 urtera bitarte modak izan duen bilakaera ezagutzeko aukera dago jantziak ikusita.

San Marko Gotorelkuari dagokionez, doako bisita gidatuak egongo dira ordutegi hauetan. Euskaraz 11:00 eta 12:00etan haurretntzako eta 16.00etan. Gaztelaniaz berriz, 13:00etan eta 17:00etan antolatu dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskaintza berezia izango dute Errenteriako museoek bihar