
Errenteria
Errenteriak ere bat egingo du EuskaraldiarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
Errenteriak ere bat egingo du EuskaraldiarekinBerriro ere bueltan dan Euskaraldia eta berarekin Errenteriak euskaraz beteriko egunak biziko ditu, egitarau zabala prestatu baita. «'Elkar mugituz egingo dugu dio' aurtengo Euskaraldiaren lemak, eta Errenterian horrela egin dugu. Herri Batzordearen parte izan diren eta ez diren herriko hamarnaka eragilerekin lankidetzan ondu dugu aurtengo Euskaraldiko egitaraua», azaldu zuten antolatzaileek Joxepa Antoni Aranberri anitzenean egindako aurkezpenean. Azpimarratu zutenez, «Errenteria arigune da eta biztanleok eroso euskaraz bizi gaitezen lanean gabiltza herriko txoko eta eremu desberdinetan, bakoitza beretik, baina guztiok helburu berdin batekin. Errenterian ere euskaraz bizi gaitezen ahalbidetzea».
Egitarauari dagokionez, «hamaika aukera eskaini nahi ditu, euskaraz bizi nahi duen ororentzat egokitu eta gazteenetik hasi eta helduenetaraino denok eduki dezagun Euskaraldiaz eta euskaraz gozatzeko aukera». Maiatzean zehar luzatuko den programazioa da, hitanoa, euskara, mugimendua eta, nola ez, aisialdia ere barne biltzen dituena, euskarak ere dibertitzeko balio baitu. Besteak beste, egitarauan bertso saioak, kantujirak, antzerkiak eta halako ekimen kulturalak jasotzen dira. Horrez gain, herriko auzoetara mugituko da Euskaraldia. Adibidez, hilaren 10ean Kaputxionetan egongo da. 11n, berriz, Gabierrotan.
Bestalde, astearte honetan, 'Hizkuntza portaeren prestakuntza' izeneko saio irekia izango da Joxepa Antoni Aranberri anitzenean 18:30etik aurrera.
Era berean, hilaren 8, 14 eta 15ean 'Hitano ikastaroa' izango da Lau Haizetararen egoitzan 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Hau ez ezik, hilaren 8an 'Euskaraldi indartua Errenterian' izango da Badalaben 17:30ean.
Euskaraldia martxan egongo denez, gogotsu ageri ziren antolatzaileak. Horregatik, «Ahobizi edo Belarriprest moduan izena ematearekin batera, hizkuntza etxean bereganatuta edo eskolan ikasita, norberaren ondoan daudenei euskaraz egingo diegu hamaika egunetan zehar; edota, ulertzen badugu, gurekin euskaraz egitera gonbidatuko ditugu euskal hiztunak».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.