Borrar
Makila eskuan kopla kantari aterako dira Ereintzakoak iluntze partean.
Ereintza Kultur Elkarteak Santa Ageda koplak kantatuko ditu astearte honetan herriko kaleetan

Errenteria

Ereintza Kultur Elkarteak Santa Ageda koplak kantatuko ditu astearte honetan herriko kaleetan

Entsegu labur baten ostean, Desira tabernan egingo dute lehen saioa 18:30ean, eta ondoren herrian zehar ibiliko dira elkartu nahi duten guztiekin batera

Martin Sansinenea

Errenteria

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:22

'Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz'. Iritsi da eguna. Ereintza Kultur Elkarteko taldeak herriko kaleak zeharkatuko ditu astearte arratsaldean ohiko koplak abestuz. Santa Ageda ezperako egun honek, urtez urte, elkartekoen ahotsak eta batu nahi duten herritarrenak biltzen ditu eta aurten ere halaxe izango da, Ereintzatik dei egiten diete herritarrei euren egoitzan biltzeko eta ondoren herriko txoko ezberdinetan elkarrekin ibiltzeko.

Taldekideak 18:00etan bilduko dira Ereintzan. Entsegu labur baten ondoren Desira tabernan egingo dute lehen saioa 18:30ean. Segidan, Madalena kalera abiatuko dira eta 18:50ean Xenpelar Etxeari eskainiko dizkiote bertsoak, Xenpelar Bertso Eskolako taldearekin batera.

Jarraian, 19:05ean, Leku Zaharra tabernak ongietorria eskainiko die koplariei eta 19:25ean Mikelazulon egingo dute geldialdia, «taldeak hain kuttun duen leku enblematiko honi bertso batzuk eskaintzeko». Kerala Tabernan (19:40ean), Donosti Sagardotegian (20:00etan) eta Gamon Tabernan (20:25ean) ere sartu-irtentxoa egingo dute umore onari eutsiz.

20:45ean, udaletxeko arkupeetan amaiera emango diote ospakizunari Bertso Eskolako taldearekin bat eginez

Azkenik, udaletxeko arkupeetara joko dute 20:45ean, Santa Agedaren koplen ospakizunari amaiera emateko. Bertan, Bertso Eskolako taldearekin bat eginez, gure herrian gaurkotasun handia duen gaia landuko dute biek: Errenteria, etxebizitzarako gune tentsionatu izendatu izana.

Aipatzekoa da, «koplari gisa hain gertukoa zaigun Amaia Agirre arituko dela» bertan, antolatzaileek aurreratu dutenez. Soinujoleak Doike taldekideak izango dira eta Ereintzako Txistulariak, ohikoa den bezala, joan-etorri guztietan arituko dira. Xabier Vesga izango da talde osoaren zuzendaria.

Dena dela, Ereintzatik azpimarratzen duten moduan, «taldea erabat irekia dela parte hartu nahi duen edonorentzat beti ere ohiko jazkerak mantenduz».

Ikasleak ere bai

Bestalde, Sagrado Corazón Telleri-Alde ikastetxeko ikasleak ere herriko kaleetatik ibiliko dira Santa Ageda bezperako ohiko koplak abesten. 15:30etik aurrera, Diputazio plazara joango dira, Iztietara. Handik Herriko Plazara bideratuko dira eta bertan bigarren geldialdia egingo dute. Ondoren, Xabier Olaskoaga Plazaraino joango dira. Amaitzeko, ikastetxeko patioetara itzuliko dira, eta han azken aldiz koplak abestuko dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ereintza Kultur Elkarteak Santa Ageda koplak kantatuko ditu astearte honetan herriko kaleetan