Borrar
Una de las obras previas de Ereintza Antzerki Taldea. ARIZMENDI
Ereintza Antzerki Taldeak 'Ametsak' antzezlana aurkeztuko du Madalenetan

Ereintza Antzerki Taldeak 'Ametsak' antzezlana aurkeztuko du Madalenetan

Luis Elizetxeak zuzendutako lana, datorren asteartean, uztailaren 23an, izango da Niessen Kulturgunean

M.P.

ERRENTERIA.

Miércoles, 17 de julio 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ereintza Antzerki Taldeak bere obra berria -'Ametsak' izena duena- aurkeztuko du datozen Madalenetan. Niessen Kulturgunearen auditorioa izango da errenteriar taldearen antzezlana hartuko duena datorren asteartean, uztailaren 23a, 20:00etatik aurrera.

'Ametsak' Luis Elizetxeak zuzendutako lan bat da. Antzezleak, Elizetxea bera, Arantza Perez, Iñaki Lorza, Josu Izagirre, Lourdes Uranga, Maider Iparragirre, Shandra Martínez, Jone Idiazabal, Sabin Irastorza, María Elizetxea eta Sebas Irastorza dira.

Ereintzatik laneko sinopsia horrela definitzen dute: «Sarritan, bizitzan baino gehiago ametsetan gozatzen dugu. Hortaz, zoragarria litzateke gure ametsak hautatu ahal izatea, gure gustukoak izan daitezen. Eta, harago joz, amets horiek egia bihurtzeko aukera balego? Hau da, gure bizitza nahi ditugun ametsez zipriztintzea gure esku balego...? Tamalez, gizaki arruntok ez dugu gaitasun hori, baina Morfeo ahalguztidunak horixe eta askoz gehiago egiteko gai da. Horregatik, hiru lagunek harengana joko dute, batzuetan ametsak amesgaizto bilakatu daitezkeela ez dakiten arren».

Sarrerak, ordu bat lehenago

Antzezlanako ikusteko sarrerak Niessengo lehiatilan salduko dira ordu bat lehenago (19:00etatik aurrera) hiru euroko prezioan. Halaber, Ereintzako bazkideak dohainik sartuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios