'12 zm Erakusketa' antolatu da berriro ere, 23. aldiz

Erakusketaren inaugurazioa/Arizmendi
Erakusketaren inaugurazioa / Arizmendi

Ostiralean inauguratu da, Pasai San Pedroko Udal Aretoan, eta 200 artistaren lanak egongo dira ikusgai

Azken urteotan bezala, aurten ere tamaina txikiko margolanen erakusketa kolektiboa ipini da Pasaian, '12 zm Erakusketa' izenekoa. Aurtengoa 23. aldia da, 200dik gora artistak hartu dute parte eta 400dik lan egongo dira ikusgai.

Pasai San Pedroko Udal Aretoan inauguratu da ostiralean, hilak 14, eta urtarrilaren 20ra arte egongo da ikusgai.

Hauek dira parte hartzeko baldintzak: bi lan aurkeztu behar dira; eta, izenburuak adierazten duen bezala, aurkeztutako lanen alde batek 12 zm neurtu beharko du, eta beste aldeek ezin izango dute neurri hori gainditu, markoa edo euskarria barne.

Ondoren, Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunera eramango da erakusketa, eta Argedasen (Nafarroa) eta Portugalgo bi hiritara: Monçao eta Viana do Castelo-ra.

«Erakusketa oso bitxia da», adierazi du Imanol Irigoienek, askotan parte hartu duen margolariak. Biziki gomendatzeko modukoa da: aurkeztutako miniaturazko lanen kolore zein askotariko forma edergarriek mosaiko berezi baten antza hartzen dute aretoko hormetan. Gainera, erakusketa guztiz aproposa da, partaideok geure 'esperimentutxoak' egin ahal izateko».

Imanol Irigoienek bi lan hauek ekarri ditu erakusketara: 'Obalo magmatikoa' eta 'Nebuloidea', bata akriliko eta tintaz egina, bestea marmol eta pómez-harri hautsa erabilita burutua.

Ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera arratsaldez egongo da irekita, eta igandeetan goizez bakarrik. Abenduaren 25ean itxita egongo da, eta urtarrilaren 1etik 6ra bitartean ere bai.

Temas

Euskera