Borrar
Eguzki-borda familiako gaztandegiak ate-ireki eguna izango du

Eguzki-borda familiako gaztandegiak ate-ireki eguna izango du

Josu Oiartzabal gaztandegiko arduradunak bisita gidatua eskainiko du

DV

Miércoles, 5 de marzo 2025, 15:04

Errenteriako Zamalbide auzoan, San Marko gotorlekuaren inguruan, dagoen Eguzki-borda familiako gaztandegian Idiazabal jatorri-deiturako gazta egiten dute ardi latxaren esnearekin. Igande honetan Josu Oiartzabal gaztandegiko arduradunaren eskutik bisita gidatua izango da.

Ardiak ukuiluan egoten dira urritik ekainera arte eta ekainetik urrira Aralar mendilerroan egoten dira, hango larreetan bazkatzen. Arkumeak azaro-abenduan jaiotzen dira. Gazta urtarrila eta ekaina bitartean egiten dute. Beraz, oso garai egokia da hau ardiak eta arkumeak ukuiluan ikusteko eta gazta egiteko prozesua ezagutzeko.

Bisitariek ardien elikadurarekin eta zainketarekin lotutako xehetasunak ezagutuko dituzte; arkumeak ikusiko dituzte gertu-gertutik eta ardiei bazka emango diete. Jarraian, gazta egitearen prozesu osoa azalduko zaie. Amaitzeko, Eguzki-bordan egindako Idiazabal gazta dastatuko da.

Antolatzaileek azaldu bezala, «kalitate goreneko lanaren emaitza» lehen eskutik ezagutu, sentitu eta dastatzeko aukera ederra da igande honetakoa. Saioa 11:00etan hasiko da Zamalbide auzoan kokatutako baserrian. Ordu eta erdi irautea aurreikusten da, helduek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 3 eta 12 urteko bitarteko gazteek, aldiz, 6 euro.

Parketxeak antolatutako ekimenetan ohikoa den bezala, igande honetan Eguzki-borda baserrian gaztagintzaren eta arkumeen sekretuak ezagutzeko ate-ireki goizean izena-ematea beharrezkoa izango da. Izan ere, lekuak mugatuak dira. Horretarako arditurri@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi beharko da edota 943 49 42 48 / 688 895 068 telefonoetara deitu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguzki-borda familiako gaztandegiak ate-ireki eguna izango du