Dantzari gazteentzako egonaldi berezia

M. P.ERRENTERIA.

Kukai Dantzak dantzari gazteentzako egonaldi berezia antolatu du uztailaren 15 eta 19 artean. Dantza esperientzia berri bat izateko aukera paregabea emango diete 16 eta 22 urte arteko gazteei.

Hori bai, beharrezkoa izango da gaur egun dantzan aktiboki jardutea eta dantza tradizionalean formazioa eta beste dantza estiloetan barneratzeko interesa izatea. Egonaldia esandako bost egunetan 10:00etatik 14:30etara egingo da Niessen Kulturgunean.

Izen ematea e-mail bidez (dantza@kukai.eus) egiteko aukera dago -ostiralera arte- eta prezioa 20 eurokoa izango da.