Coaching-a aztergai Errenteriako Udal Euskaltegian

M.P. ERRENTERIA.

Coaching-a euskara ikasteko prozesuan nahiz eguneroko bizitzan zertan izan litekeen lagungarri, eta coaching-aren onurez mintzatuko zaie Naroa Susperregi coach oiartzuarra datozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei, Min-tzagun egitasmoko tailerretan. Martxoaren 28an, Errenteriako Udal Euskaltegian izango da hurrengo saioa (goizeko 10:00etan).

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.