Errenteria
«Bizikidetzarako tresna da euskara, eta argi izan behar dugu hori»
Secciones
Servicios
Destacamos
Errenteria
«Bizikidetzarako tresna da euskara, eta argi izan behar dugu hori»Martin Sansinenea
Sábado, 24 de mayo 2025
Harrera egitea. Horixe da Euskaraldiaren barruan antolatutako hizkuntza harrerari buruzko solasaldiaren aurtengo helburua. «Atzerritik datozen pertsonei harrera linguistikoa euskaraz ere egitea da gure proposamena», aitortzen dute Lau Haizetarako kide diren Mikel Azkaratek eta Amaia Atxukarrok eta Fadoua el Machhour kolaboratzaileak. Hori horrela, datorren ostegunean, hilaren 29an, prestatu duten solasaldiak, harreragileengan jarri nahi du arreta.
Solasaldia Joxepa Antoni Aranbarri anitzenean izango da (Madalena kalea, 27), arratsaldeko 18:30ean. Programari dagokionez, solasaldia egingo da hasteko. Gero, Zarautzeko Udaleko Inmigrazioko eta Kultura Aniztasuneko teknikari den Julen Aranguren arituko da, harreraz eta harrera linguistikoaz hitz egiteko.
Zentzu honetan, Arangurenen esperientzia eta ikuspuntua «oso interesgarriak direla pentsatzen dugu», azpimarratzen du Azkaratek. Hori dela eta, bere presentzia izatea aukera paregabea da. Arangurenek immigrazioarekin lotutako ibilbide luzea baitu. Bestalde, hizkuntza harrerako esperientziak kontatuko dituzte hiru migratzailek. Azkenik, mokadu bat partekatzeko aukera izango da.
Hizkuntza bat ikasteko prozesuari dagokionez, argi dute beste lurralde batetik etorrita bertako hizkuntza ikasteko prozesua konplexua izan daitekeela, hizkuntza gutxituen kasuan. Hori azpimarratzen du El Machhourrek ere. Marokotik etorria, «euskararekiko dudan harremana berezia da, baina gehiengo batek ez ditu nik izan ditudan aukerak euskara ikasteko». Horregatik, «pentsatzen dut horrelako solasaldiak ezinbestekoak direla».
«Arreta jaso genuen: etxera etortzen zen hezitzaile bat eduki genuen etxeko lanekin laguntzeko». Ondorioz, «euskarara hurbiltzen eta baita ere integratzen lagundu gintuen», gogoratzen du. «Bere laguntzarik gabe oso zaila izango litzateke gaur egun euskararekin dudan trebetasuna izatea, eta, garrantzitsuena: ez nintzateke nagoen bezala integratuta egongo», azpimarratzen du El Machhourrek.
Bestalde, azaltzen duen moduan, «kanpotik datozen pertsona asko lanera etortzen dira, eta hori da beraiek bilatzen duten helburu nagusia; hau da, familia aurrera ateratzeko ogibidea lortzea». Horixe bera gertatu zitzaion berari. «Esan dudan bezala, euskara ikasteko aukera izan nuen iritsi nintzen momentutik, eta horrek asko lagundu dit».
Gurasoen harrerari dagokionez, «pentsatzen dut horrelako harrerarik jasotzeko aukera ez zegoela». Bestalde, «argi dago, emigrante asko bezala, lan egitera etorri zirela, eta hori zen beraien helburua momentu horretan». Horregatik, «uste dut urte batzuk pasa behar direla kanpoko pertsonek integratzeko».
Hori dela eta, hizkuntza eta kultura ezberdina dituen herrialde batera iristeko prozesua nolakoa den ulertzeko asmoz, bai Fadouak bai beste bi pertsonek beraien esperientzia aurkeztuko dute «migrazioa normalizatzeko asmoz». Izan ere, diotenez, «leku batetik beste toki batean finkatzeko irtetea normala da».
Migrazioa egun pil-pilean dagoen gaia da, eta etxebizitzarekin gertatzen den moduan, iritzi ezberdinak eragiten ditu. Badira migratzaileak arazo baten moduan ikusten dituzten pertsonak. Izan ere, «gure lurraldea aldatzen ari da, eta gero eta gehiago aldatuko da», Amaia Atxukarroren iritziz.
Hortaz, «uste dut aukera bat bezala ikusi behar dugula migrazioa, kanpotik datozen pertsonei gure hizkuntza, kultura eta ohiturak irakasteko». Hala ere, «horrek prozesu bat izan behar du atzean, eta horretan ari gara». Hala ere, Atxukarrok argi du «bizikidetzarako tresna bat dela euskara, eta hori buruan izan behar dugu». Horrez gain, «bertakoek dituzten aurreiritziei aurre egin behar diegu guztien artean, eta horretarako solasaldia prestatu dugu».
Bestalde, horrelako dinamiken oinarrizko helburua «migrazioaren eta harreraren gaia mahai gainean jartzea da», nabarmendu zuen Azkaretek. Izan ere, hirurek azpimarratu dutenez, «jakin behar dugu migratzaileak gure artean daudela, eta hala jarraituko du izaten».
Datuek argi uzten dute errealitateA. Errenteriako Udalak 'Harrera protokoloa sortzeko prozesua' izeneko dokumentua prestatu du. Horren arabera, Errenteriako herritarren herena Euskal Herritik kanpo jaioa da.
Gainera, adierazten duten bezala, «biztanleriaren osaera asko aldatzen ari da». Lehen ia herritar guztiak Espainiako estatuan jaioak ziren, baina urte gutxitan estatutik kanpo jaiotakoak gehiagora joango dira, bereziki amerikarrak. Egun, biztanleriaren % 68,5 Euskal Herrian jaioa da, % 17 Espainiako estatuan etA % 14,5, berriz, estatutik kanpo.
Publicidad
Elene Arandia | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (gráficos)
Óscar Bellot | Madrid y Guillermo Villar
José A. González y Leticia Aróstegui (gráficos)
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.