Errenteria
«Aurrerapausoa ematen dutenei txalotu egin behar zaie»Euskara. 2025-2026 Mintzalagun ikasturtea hasteko prest dago Xixilio Maritxalar. 25 urte beteko dira jada mintzalagun gisa arituko dena
Bueltan da. Dagoeneko 24 urte dira euskara hobetu nahi dutenei laguntzen. Mintzalaguna berriro ere aukera paregabea izango da «euskara ikasteko». Horrela azpimarratzen du Xixilio Maritxalarrek, Lau Haizetara egitasmoko koordinatzaileak.
Bi hamarkada bete dira jada egitasmoa hasi zenetik, baina Maritxalarrek bere horretan mantentzen du euskara irakasteko maitasuna. Alde horretatik, jende askori eskolak ematen aritu ondoren, dio «oraindik ere euskaraz hitz egiteak lotsa ematen dien mintzalagunak aurkitzen ditut». Izan ere, argi dauka «giro zoragarria sortzea lortzen dugu hemen, eta horregatik pentsatzen dut leku hau egokia dela euskaraz egin ahal izateko, beldurrik gabe».
Mintzlagunarekin bat egiten duten pertsonei dagokienez, koordinatzaileak azpimarratu du «oso testuinguru desberdinetako ikasleak» datozela. «Badira euskara berreskuratu nahi dutenak, denbora batez erabili gabe egon ondoren».
«Askok ahalegin handia egiten dute hona etortzeko, ulergarria den moduan, euskera albo batera utzi egin dute eta»
Horri dagokionez, Maritxalarrek aipatzen du hainbat arrazoi daudela horretarako. «Pertsona batzuk euskaltegian zeuden, eta lanagatik utzi egin behar izan dute». Bestalde, «inguruan hitz egiten ez delako euskaraz egiteari utzi dioten euskaldun zaharrak ere hor daude. Horiei guztiei zuzenduta dago ikastaroa», gogorarazten du. Horregatik, azaltzen duenez, «mintzalagun izanda, galdutakoa berreskuratzeko aukera ematen diegu, eta ikusi dugun bezala, ondo funtzionatzen du».
Ikastaroari dagokionez, Maritxalarrek gogorarazi du «askatasun osoz izena eman dezaketela interesa duten pertsonek». Izan ere, kurtsotik kentzeko askatasun bera dago». Hala ere, uste du «ikastaro mota hori behin hasita uztea zaila dela, hain zuzen ere hemen ikasle guztiek hobera egiten duten giro bikaina sortzen delako».
«Beharrei egokitzen gara»
Eskoletako ordutegiei dagokienez, Maritxalarrek honakoa gogorarazi du: «urtero bezala, ordutegiekiko bateraezintasunagatik izena emateko asmorik ez duen norbait badago, hemendik esaten diogu guk ahalegin guztiak egingo ditugula edonor eskoletara joan dadin». Zentzu honetan, egitasmo honetarako helburua argia da. Ahalik eta pertsona gehien erakartzea haien maila hobetu dezaten. Ildo horretan, Maritxalarrek berretsi zuen «ez dagoela euskara maila espezifikorik sartu ahal izateko. Hala ere, pertsona batek euskaraz hitz egiten ez badaki, hobeto izango litzateke eskoletara ez sartzea, hemen elkarrizketak sortzeko oinarri batekin abiatzen baitgara».
Pozik azaldu du, badirela «euskara apur bat herdoilduarekin abiatzen direnak, baina hilabete batzuen ostean konfiantza handia hartzen hasten dira, eta, beraz, mintzalagunarekin bat egitea aukera handia da».
Izena emateko epeari dagokionez, urriaren lehen eguna izango da azkena. Hala ere, adierazi bezala, «edozein momentuan izena emateko aukera egongo da». Izan ere, «pertsona batzuek, agian, ezin dute izena eman une honetan, baina ikasturtean zehar bat egiteko aukera izan dezakete; horregatik, ateak zabalik ditugu urte osoan zehar».
«Esfortzu handia egiten dute»
Mintzalagun gisa izena ematera animatzen diren pertsonei dagokienez, apaitzen duenez «aurrerapausoa txalotzekoa da». Zentzu honetan, dio «askok ahalegin handia egiten dutela bertaratzeko, ulergarria den moduan, euskara albo batera uzten dute-eta». Alabaina, «hemen, hitz egiteko, eta batez ere ondo pasatzeko aukera ematen diegu». Ildo horretan, aitortzen du «nahiko genukela etortzen den oro gogotsu etorri dadila». Horretarako, Martixalarrek gehitzen du «ezinbestekoa dela eskolako giroa ona izatea, ikasleen arteko harreman bikainak sortzeko, eta euskara ikasteko».
Eskolei dagokienez, ordubete edo ordu eta erdiko iraupena dute. «Mintzalagunako irakasleok eskolek ordu eta erdi iraun dezaten saiatzen gara, ikasleek euskaraz denbora gehiago eman dezaten». Taldeeik dagokionez, gehienetan lau edo bost laguneko taldeak daude. Kasu batzuetan «talde hauek handiagoak izan daitezke, baina gure iritziz, lauko taldeak hoberenak dira». Modu honetan denek partehartzeko aukera dute, eta horrela trebetasun handiago lortzen dute euskerarekin.
Mintzalagun gisa izena eman nahi izanez gero, 688 651 980 telefono-zenbakira deitu besterik ez da egin behar.