Aisialdiko hezitzaile titulu homologatua eskainiko duOrereta Ikastolak

Hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman dezake izena ikastaroan

M.P. ERRENTERIA.

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Orereta Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bitartez. Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman ahal du izena. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako eta abar, hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak. Ikastaroa Ikastolan bertan izango da. Datorren hilaren 19an hasiko da eta urtebeteko iraupena izango du, ikastaro trinkoa izango da, beraz. Atal teorikoa eta praktikoa izango ditu ikastaroak eta ostiral arratsaldetan emango da, 15:30etik 20:30era. Aisialdiko hezitzaile titulua lortzeko izen-emate epea urriaren 8a da. www.aisialdia.eus webgunearen bitartez egin behar da. Ordainketa matrikula egiteko momentuan bertan egin behar da. Ikastolako bazkide direnek 430 euro ordaindu behar dituzte eta hala ez direnek, berriz, 475 euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos